Ireki menu nagusia
Jentila
Jentila
Lamina2.jpg
Jentil baten irudikapena.
Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak
Mota Izaki Mitologikoa
Mitologia Euskal Herria Euskal mitologia
Lekua Euskal Herria

Jentilak euskal mitologiako izakiak dira, kristautasunaren aurreko euskal herritar paganoak sinbolizatzen dituena. Erraldoiak eta indartsuak dira, eta etsaiei harri handiak botatzeko ohitura dute. Haiek eraiki dituzte zutarriak (jentilarriak) eta harrespilak (jentil baratzeak).

ElezaharrakAldatu

Elezahar batek jentilen amaiera kontatzen du, zeruan argi arraro bat ikusi zutenean gertatu zena. Ez zekitenez zer izan zitekeen, jentil zaharrenarengana joan ziren. Agureak argi ikusi zuenean "Kixmi (Jesus) jaio da, euskal arrazaren amaiera da" esan zuen eta ondoren bere burua amildegitik behera bota zuen. Gainontzeko jentilak lurrazpian gorde ziren, sarrera jentilarriak itxi zuelarik.

Beste kondaira baten arabera, jentiletako bat, Olentzero izenekoa, kristautasunera bihurtu zen. Harez geroztik, Kixmiren etorrera jakinarazten du.

Nor diren jentilakAldatu

Pertsonaia mitologiko hau Euskal Herri osoan da ezaguna . Batez ere Gipuzkoan , Bizkaian, Nafarroan, Araban zein Lapurdin ere agertzen zaizkigu pertsonaia honi buruzko aipamenak. Jentil izena, latindarreko “gentilis, e” hitzetik dator, pertsona fedegabeak izendatzeko erabiltzen zuten hitz hau. Horregatik, jentilak kristautasunaren aurretik lurralde horietan bizi ziren pertsonaia fedegabeak omen ziren. Kristautasunaren etorrerarekin batera, haien bizimodua aldatu eta mendira joan behar izan ziren bizitzera, bakardadean, etxe urrunetan, beste herritar guztiengandik aldenduta. Nahiz eta aldenduta bizi, beheko herrietako fededunekin bakean bizi ziren. Jentilen mitoen sorrera erromatar garaian kokatzen bada ere, zantzuak daude hauen sorrera lehenagokoa izan zela. Izan ere, elezaharrak dioenez, laino distiratsu moduan zetorren jainko zerutiarra iristean, jentil guztiak Jentilarri izeneko trikuharri baten azpian lurperatu ziren; jentilen askazia horrela desagertu zen. Elezahar honek, erromatarrak etorri haurretik, euskal kulturak jasan zuen eragin garrantzitsu bat iradoki digu: Euskal Herrian antzinatik zegoen sinesmen lurtarraren aurrean, herri indoeuroparrak (Zeltak e.a.) jainko zerutiarrak ekarri zituzteneko hura .

Elezaharrak dioen bezala, jainko berria zerutik dator laino itxuran. Jentilak, jainko berrien erasoaren aurrean lur barnera doaz, Ama Lurraren babesera. kondairetan gizaseme erraldoi, indartsu eta leku batzuetan, begibakar bezala deskribatu izan ohi dira. Harkaitz puska ikaragarriak botatzen zituzten. Hori dela eta leku askotan harritzarrei jentilarri deritze. Euskal Herrian topa ditzakegun harrespil eta trikuharrien eraikuntza ere izaki mitologiko hauei egozten zaizkie, oro har, eta monumentu megalitikoen sortzaile bezala agertzen zaizkigu. Lehen meatzariak, lehen gari landatzaileak, lehen errementariak, lehen errotariak ere izan dira, besteak beste. Lehenengo elizen eraikuntzan ere lagundu omen zuten haien indar itzelarekin. Hala izan omen zen, Ondarroan eta Markinan; Zumarraga eta Oñatin, Opakuan, Urdiainen...

Joxemiel Barandiaran eta kondairakAldatu

Joxemiel Barandiaran Ataunen jaio zen. Apaiz, idazle, antropologo... izan zen besteak beste. Jentilen etorreraren atalari dagokionez, bera izan da ipuin mitologiko asko batzeaz arduratu zen persona nagusia. Nahiz eta ikaragarrizko aurkikuntzak egin zituen euskal kulturari dagokionez, bere lana erabat eten zen Gerra Zibilaren ondorioz. Izan ere, Iparraldera exiliatu behar izan zuen, Sara herrira hain zuzen. Hortik datorkio gaur egun bere etxea zenaren izena, herri arteko ñabardurak mantentzen dituelarik etxeak (pareta txuri eta lehio gorriak).

Barandiaran izan bazen ere Ataungo pertsonaia nagusiena kondairak sortzerako garaian, ezin uka dezakegu Jentilen Etorreran beste ataundar batzuen eragina ikaragarrizkoa izan dela. Horien artean aipa ditzakegu Jose Lasa Apalategi, Jose Arratibel eta Arin Dorronsoro. Azken honen ipuinean oinarritu da 2019 urteko emanaldia, non bi jentil triburen arteko lehia izan den ardatz nagusi. Alde batetik, Aralarren bizi zirenak, Ataungo jentil bezala ezagutzen direnak. Eta bestetik, Lizarraustikoak, non kondairak dioen moduan, liskar honen ondorioz Urbasa aldera mugitzera behartuta ikusi zuen bere burua.

Beste pertsonaia mitologikoekin loturaAldatu

Jentilek badute antzekotasunik galiziar eta asturiar mitologiako Mouro deituriko izakiarekin. Antzinako izaki hauek ere fedegabeak omen dira, oso indartsuak, eta antzinako harrizko eraikuntzen egile. Gainera, Asturiasko Mouroak, ezaguna ez den arrazoi bategatik lur azpian bizitzera derrigortuak izan zirela eta meatzari bihurtu zirela kontatzen du kondairak.

Ezaugarri honek, jentilen akaberan laino dizdiratsua zela medio gertatu zenekoa ekartzen digu gogora.

Aragoin ere badira Omes granizos deituriko elezarretako izakiak[1] Hauek ere Jentilen ezaugarri antzeko batzuk dituztenak. Besteak beste, erraldoiak dira, bertako mendi eta haitzekin dute harremana. Piriniotan antzina bizi izan ziren gizakiak omen ziren. Uste da, herrialde desberdin hauetako pertsonaiak, elkar lotura bat izan dezaketela eta kultura zeltaren arrasto bat izan daitekeela.


Ataun eta Jentilen etorreraAldatu

Ataunen euskal mitologiaren inguruan egiten den antzerkia da. Nagusiki Joxemiel Barandiaranek sortutako ipuinetan oinarritzen da, eta 1981. urteaz geroztik egiten da bi urtez behin. Gaur egun San Martingo festak baina aste bat lehenago egiten bada ere, hau da, azaro hasierako asteburuan, garai batean oso bestelako data batean kokatzen zen, hain zuzen ekainaren 15ean. Era honetan, Lazkao eta Ataun herriak bat izatetik bi herri indepente izatera pasatu ziren eguna errepresentatu nahi izaten zen. Egungo errealitatera egokitzeko, berrikuntzak egin behar izan dituzte antolatzaileek, hauk izanik nagusienak:

TxandakAldatu

Nahiz eta garai batean soilik emanaldi bat egin, azken hamarkadan ikaragarrizko gorakada bizi izan du. Honegatik, bi ordutegi desberdinetan egiten dituzte emandaldiak. Alde batetik, 19:00-20:30. Eta bestetik, 21:00-22:30. 90 minutukoak izaten dira eta berdinak izaten dira antzezlanak.

EspazioaAldatu

Sarrera (udaletxetik frontoia)Aldatu

Jentilak menditik jetsi eta gero, udaletxean elkartzen dira ikusleekin. Bertan emanaldiko lehen gertakizunak ematen dira, alkate, mediku eta SanMartintxikiren[2] arteko elkarrizketak sortuz. Ondoren, denak batera kalejira antzeko bat egiten dute, abesti eta dantzez alaiturik, frontoi alderako bidea hartzen dutelarik.

Bigarren zatiaAldatu

Atal honen ezaugarriekin hasteko, Joxemiel Barandiaranek sortutako 2 kondaira antzezten dira. Garrantzitsua da esatea urtero aldatzen dituzten mitoak direla, hau izanik antzerki honen arrakastaren arrazoi nagusietako bat. Antzezlanak bere horretan ez geratzeko, Ataungo dantza taldeak eta abesbatzak hartzen dute parte, bertan sortzen den giroa paregabea izanik. Zati honen iraupena 70 minutukoa da gutxi gorabehera.


GaiakAldatu

Erlijio kristaua eta honen eraginaAldatu

Joxemiel Barandiaranek sortutako ipuin asko kristautasunean dute oinarri. Izan ere, bokazioz apaiza zen, eta Ataungo herritarrak (kristauak) jentilen aurka izaten zituzten gudak plazaratu zituen. Aipatu azken hauek paganoak kontsideratzen zirela. Horren adibide da Sanmartintxiki garia lapurtu izana jentilei, herritar kristauei emateko asmoarekin.


MitologiaAldatu
 
Arrasateko Lamina

Alderdi honek garrantzi handia du; izan ere, euskal tradizioak, abestiak eta janzkerak oso ikusgarriak baitira. Era honetan etxeko txikienek fantasi euskalduna nolakoa den ikusteko aukera izaten dute (Torto, Azti, Basajaun...). Bestalde, presnentzia feminoak garrantzia izango du ikuskizunean, nagusiki lamien errepresentazioaren bidez.


Jentilen etorreraren helburuaAldatu

Antzezlan honen bitartez helburu desberdin ugari betetzen dira, baina nagusiena hauxe da: ohiturak eta usadioak generazioz generazio pasatzea, etxeko txikienek honen berri izateko asmoarekin. Jentilen Etorreraren errealitatea zein den ikusita, hasieran ezarritako xedeak betetzen direla aipatu behar da. Izan ere, 2019ko emanaldian 1.400 ikusle egon baitziren bi antzezlanen artean.

Bestalde, ezin uka daiteke euskal gizartea langiletzat hartu izan ohi dela dela, eta ideia hau aintzat hartuta, 2005. urtean galtzear dauden lanbideak ikusteko aukera egon zen. Era honetan, eta esaterako txerri hiltzea, herrementari lana eta perratzea, odolki egitea, laian, artilea eta galtzerdiak nola egiten ziren garai batean erakusteko asmoa zen. Aitzitik, gaur egun egiten ez den antzezlan bat izaten da, izan ere, gaur egun Jentil Baratza elkarteak bi emanaldi gehiago prestatzen dituelako urtean. Alde batetik, Ibialdi Mitokologikoa. Eta bestetik, abenduaren 23an Lizaurrastiko parketxean txondorrarekin erlazionatutako antzerkiak (jentilak, Olentzerori ongietorria...)

Pertsonaiak[3]Aldatu

JentilakAldatu

Euskal mitologia eta euskal elezaharretako pertsonaiak. Kristautasunaren aurretik Euskal Herria deitzen dugun lurralde honetan bizi omen zirenak. Gehienetan, kontu zaharretan, izaki indartsu agertzen dira jentilak: erraldoiak eta altuera eta zabalera izugarrizko gizakiak.

Lan ikusgarriak burutu ohi zituzten nekerik gabe. Aintzinako kristauek, “gentil” deitzen omen zieten pagano zirenei. Kristauak baino kristau hobeak zirela esan ohi da, hain baitziren lagun-berak eta errukiorrak.

SorginakAldatu

Euskal Mitologian leku seinalatua dute sorginek. Gehienetan, eginkizun eta botere harrigarriak dituzten jeinuak dira, gehienetan emakumezkoak.

Batez ere gauetan egin ohi diren akelarre-bilkuretan hartzen dute parte, Etsaia Aker itxuran akelarreran gidari eta buru dutela.

Sorgin jeinua, sarritan, Mariren esanetara ari da. Katu, asto, putre edo bestelako piztia itxura hartzen dute sarritan, eta gorputzaren atal bat falta zaie behin baino gehiagotan (eskua, hanka edo burua). Infernuko indarren laguntzaz, naturaz gaindiko gauzak egin ditzakete. Badira gizonezko sorginak edo intxisuak ere. Akelarreetan gizonezko sorginek txistua eta danbolina jotzen dute emakumezko sorginek dantza egiten duten bitartean.

LamiakAldatu

Euskal mitologian oso pertsonaia ezagunak dira. Ez dira gaiztoak izaten baina kontuz ibili behar da besteekin. Beste izen batzuekin ere ezagutzen dira lamiak: laminak, laminakuak, amilamiak, elelamiak… Erreka-zuloetan egoten diren emakume itxurazko izaki lirainak dira, gehienetan ile horiak eta harri haundietan eseri ohi dira. Batzuetan ahate, ahuntz edota zerri hankak izaten dituztela diote kondairak eta ilea urrezko orraziz atontzen dute, gizonezkoak liluratuta utziz. Hala ere lamiez maitemintzen zena, ezinezko maitasun batean erortzen zen, haien izaera ez delako gizatiarra.

TartaloAldatu

Begi bakarreko izaki gaiztoa da Torto edo Tartalo. Haitzuloetan bizi da eta gazteak harrapatu eta jan egiten ditu. Basajaun eta Jentilekin batera, euskal mitologiaren basoko erraldoia da. Greziako mitologiako ziklopeetan izan dezake jatorria.

Esan bezala euskal mitologiako ziklopea dugu, izugarria, begi bakar bat du kopeta erdian, gizakiak jateko ohitura duena eta jokaera beldurgarria duena. Bere bizilekua mendietako haitzuloetan kokatzen da.

Bere tamaina handiagatik indar handia erakusten du eta bere denborapasa gustokoena menditik mendira harriak botatzea da. Honen ondorioz leku ezbedinetan eraikuntza ezberdinak sortu dira.

BasajaunAldatu

Izenak berak erakusten digu nor den Basajaun: basoko jauna. Basoko leku ezkutuenean du bere bizilekua. Indartsua eta garaia da. Ilea berriz, belaunetaraino iristen zaio. Artaldea zaintzen du eta horrekin batera, oihu edo ziztu eginaz, adierazten dio artzainari ekaitza edo arriskuren bat hurbiltzen ari dela. Artzainak badaki bere artaldea Basajaunen begiradapean baldin badago, otsorik ez dela hurbilduko.

Batzuetan jeinu gaizto bezala ere agertu izan da, bizkorra eta izugarrizko indarra duena. Beste batzuetan berriz lehen errementari edo lehen errotari gisa. Gizakiei, beste sekretru gehiagoren artean, gariaren, artoaren, zerraren edota errotaren ardatzaren sekretuak erakutsi zizkiela diote elezarrek.

Kontu zahar batzuetan Basajaunen ondoan ageri da Basandere. Gehienetan koba baten sarrera ageri da eta inoiz, bere ilea urrezko orraziz orrazten.

SanmartxintxikiAldatu

Leiendek diotenez, jentilak ez ziren gizakien artean, gaziaren hazia lortu zuen lehenbiziko nekazaria izan zen eta berak jakin zuen noiz erein behar zen. Gauza bera egin zuen artoa eta arbia landatzerko ere. Sanmartintxiki izan zen baita ere, Basajauni zerraren eta errotaren sekretuak lapurtu zizkiena.

AntolakuntzaAldatu

Antzerkiko pertsonaiez gain, herri oso bat dago ekitaldiaren atzetik. 2019ko emanaldiarentzat, 150 pertsonak hartu zuten parte, bai antzerkian eta prestakuntzetan. Gainera, herriko beste kolektiko batzuk ere hartu zuten parte, hala nola, Ataungo Dantza taldeak (Otsoak taldea) eta Ataungo abesbatzak.

GidoiaAldatu

Gidoia Jon Aizpuruak egiten du. Urterik urte aldatuz joaten da baina denetan aipatzen dira Ataunen jasotako elezahar eta kondairak. Besteak beste, Sanmartintxikik garia lortu zueneko kondaira, Jentilena, Kixmirena...

Gidoiak, kondaira horietan oinarritzen den arren, moldaketak eta nahasketak egiten dituzte antzezlan bihurtzeko. Esate baterako, naiz eta San Martin Txiki eta Alkatea elezaharretan inoiz ez diren elkarrekin agertu, antzezlanean elkarrekin ageri dira. Beraz, esan daiteke, gidoiak, kondairen berrinterpretapena  egiten duela.

Eskaraz idatzia dago bere osotasunean. Antzezleak Ataungo euskalkia erabiltzen dute eta narratzaileak ordea euskara batuan egiten du.

Erabilitako euskaraAldatu

Antzezlan honen beste ezaugarri nagusietako bat erabiltzen hizkuntza den hizkuntza da. Izan ere, Ataunen erabiltzen dena oso antzekoa izaten baita, ikusle askok berea izatea sentiarazteraino. Nahiz eta Ataungo euskara soilik pertsonaia nagusiek erabili, narratzaileek euskara batua erabiltzen dute, beren funtzioa istorioaren nondik norakoak kontatzean datza.


DVD eta liburuaAldatu

Jon Aizpuruak idatzi du “Jentilen etorrera: herri baten arima” deituriko liburua. Bertan, Jentilen Etorreraren historia eta Ataungo ipuin eta kondaira mitologikoak biltzen dira. Gainera, jentilen jaitsieraren gidoietako batzuk ere sartu dira bertan bertan, pertsonaia mitologikoak,elkarrizketak eta pertsonaia nagusiei egindako argazkiak agertzen dira. Ataun Aztergai bekaren barruan argitaratu da liburua. DVDa oroigarri gisa kaleratu da, “Jentilen etorrera” izenburupean. Euskaraz aurki dezakegu soilik, gehigarri gisan material osagarriak eta argazkiak dauzka.

Irudi hautatuak bildu dira. 1982, 1984, 1986eta 1992tik aurrerakoak. “Urtez urte zein garapen izan duen ikusiko da. Jende asko ere azalduko da. DVD-a beranduagoa aterako da, aurtengo irudiak sartu nahi ditugulako”, diote.

Jentilen bizilekuakAldatu

Jentilen heriotza lekuaAldatu

BibliografiaAldatu

  • La primitiva religión de los vascos, José Dueso, Orain, 1996. ISBN 84-89077-56-8.
  • Jose Miguel Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea: Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilao 1976.
  • Jose Miguel Barandiaran, Dictionnaire Illustré de Mythologie Basque, traduit et annoté par Michel Duvert, Donostia, Argitaletxea: Elkar, 1994. ISBN 2-913156-36-3
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
  • Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Bartzelona 1995.
  • Euskal Pentsamendu Magikoa, II. Liburu II. Egilea Juan Garmendia Larrañaga. Argitaletxea Elkar, Donostia 1994
  • "Laminen eta jentilen azkena", in Mitoen bilakatzea. Egilea, Anuntxi Arana. Argitaletxea, Gatuzain, Baiona 2004.

Ikus, gaineraAldatu


  1. Ataungo Jentilen Etorrera Goierritarra 9-10-11-12-13. or..
  2. Sanmartintxiki, . Noiz kontsultatua: 2019-11-13.
  3. Txantiloi:Euskaara «Jentilen etorrerako pertsonaiak» (Webgunea), Jentilbaratza K.E., . Noiz kontsultatua: 2019-11-13.