Ireki menu nagusia

Marigorringo

koleopteroen ordenako zenbait intsektuz esaten da

Marigorringoak intsektu familia bat dira (Coccinellidae), izen ugarikoa: amona mantangorria, amona gonagorria, katalingorria eta marigorria dira erabilienak (marigorringorekin batera), baina badira beste hainbat ere: gonagorria, maria gonagorria, mariana gonagorria, martin karraka, matxingorria, poxpolingorria...

Marigorringo
Coccinella magnifica01.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
GoifamiliaCucujoidea
Familia Coccinellidae
Latreille, 1807 [1]
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusia Aphidoidea

Animalia txikiak dira, 1 mm eta 10 mm bitartekoak. Gorriak edo horiak dira, eta orban beltz txikiak dituzte hegalen estalkietan. Hankak, burua eta antenak beltzak dituzte. Mota batzuk osorik beltzak edo grisak dira, eta aditu ez direnentzat zaila izan daiteke coccinellidae familiakoak direla hautematea. Era berean, aditu ez denak aise nahasiko ditu beste intsektu batzuk marigorringoekin.

Mundu osoan daude hedatuta, eta 5.000 espezie baino gehiago sailkatu dira. Espezie bakan batzuk izurritzat hartzen dira Ipar Amerikan eta Europan. Gehienetan, ordea, intsektu onuragarriak direla uste izaten du jendeak, nekazaritzarako kaltegarri diren zenbait intsektuz elikatzen baitira marrigorringo batzuk.

MitologiaAldatu

Intsektuon inguruan mito ugari dago bizi den eremu osoan. Euskal Herrian ere izaki onuragarritzat ageri da mitologian.

Eguraldiaren iragarle edo aldarazleAldatu

Euskal Herriko alde askotan, eguraldiaren berri dakarren mezularia zela uste zuten, edo are eguraldia alda zezakeela ere.

  • Hau esaten zitzaion Gipuzkoan, atzamarrean hartuta:
« Amona mantangorri

zeruan zer berri?

»
Zomorroari galdera egiten dion zati hori toki askotan aipatzen da (besteak beste, Orotariko Euskal Hiztegian, amona mantangorri sarreran), baina haren erantzuna ere bai, tokiren batean:
« Zeruan berri onak

orain eta beti.

»
Orotariko Euskal Hiztegiak, marigorri sarreran, Azkuek jasotako Arratiako beste esaera honen berri dakar:
« Marigorri, gonagorri,

bihar eguzki ala euri?

»
Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa lanean, beste aldaera hauek ageri dira:
« Marimagorri,

bihar iguzki zuri,
etzi elurra,
banuen beldurra.

»
« Andra mari gona gorri,

bihar euzki ala ebi?

»
« Marigorringo, marigorringo,

biher edo etzi eurie eingo.

»


Eta Orotariko Euskal Hiztegian, mariana-gonagorri sarreran, Azkuek jasotako Larraungo beste esaera hau (abari = afari):
« Mariana gonagorri,

bihar gure abaritan
eguzkia txuri-txuri
eta moxorroa gora jaurtiki.

»
Busturialdean, berriz, hau galdetzen omen zioten, Urdaibaiko biosfera erreserbaren webguneko Mitologia hiztegian jaso dutenez:[2]
« Marigorringo

zuri gorringo,
eguzki ala euri egingo?.

»
  • Eibarren, amona marigorri bat hiltzen bazuten euria egingo zuela esan ohi zieten haurrei.[3]

Arropa lehortzekoAldatu

  • Bermeon, arropa bustia lehenbailehen lehortzea gura bazuten, zomorro hau hartu eta ezker eskuaren ahurrean ipintzen zuten, eta, eskuin eskuarekin arroparen alde bustia kolpatzen zutela, hauxe esaten zioten:[2]
« Marijje, Marijje,

eutsi zeuri bustia
eta ekarri niri sikua.

»

Ilargiaren adierazleAldatu

  • Julio Caro Barojak dio amona mantangorriak ilargia adierazten duela euskal kantutegian.

Bestelako sinesmenakAldatu

  • Txillardegik bere lehen eleberrian aipatu zuen:[4]
« «Amona mantangorri, gorri, gorri, gorri…» ume guzien xomorro maitatua. Gerard Bahr-ek dioenez, euskaldunen piztia sagaratua izan zelako? »

SailkapenaAldatu

ChilocorinaeAldatu

CoccidulinaeAldatu

CoccinellinaeAldatu

CoccinelliniAldatu

DiscotominiAldatu

HalyziiniAldatu

SinghikaliniAldatu

TytthaspidiniAldatu

EpilachninaeAldatu

OrtaliinaeAldatu

ScymninaeAldatu

SticholotidinaeAldatu

ArgentipilosiniAldatu

CarinoduliniAldatu

CephaloscymniniAldatu

LimnichophariniAldatu

MicroweiseiniAldatu

PlotininiAldatu

SerangiiniAldatu

ShirozuelliniAldatu

SticholotidiniAldatu

SukunahikoniniAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marigorringo  
  1. (Ingelesez) Coccinellidae Latreille, 1807 Integrated Taxonomic Information System . Noiz kontsultatua: 2012-7-24.
  2. a b Mitologia hiztegia, Urdaibai biosfera erreserbaren webgunean.
  3. Juan San Martin: Antzinako Eibar. Ego Ibarra, 1993.
  4. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (1957): Leturiaren egunkari ezkutua. Elkar, 1983. Ikus 65. orrialdea.