Baigura

Euskal Herriko mendia
Artikulu hau Ipar Euskal Herriko mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baigura (argipena)».

Baigura Lapurdiren[1] eta Nafarroa Beherearen arteko mugan dagoen mendi bat da, izen bereko mendilerro txiki bateko tontorrik altuena. Ikuspegi oso zabalak ditu, eta gailurrean antena ugari daude ezarrita.

Baigura
Datu orokorrak
Garaiera897 m
Motamendi eta free flight site (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak43°17′27″N 1°17′34″W / 43.2908°N 1.2928°W / 43.2908; -1.2928
MendikateaBaigurako mendilerroa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Probintzia Lapurdi
Mendizaletasuna
Ohiko bideaBlantzarte lepoa eta beste

Homonimoa

aldatu

Izen bereko beste mendi bat dago Nafarroa Garaian (1477 m), Aretako mendietan, Urraul eta Aezkoa haranen artean.

Kokapena

aldatu

Baigura mendilerro bereizi baten tontorrik altuena da. Lapurdi eta Nafarroa Behereren arteko mugan, Errobi eta Biduze ibaien arroetatik iparralderantz mendirik garaiena da, bai Euskal Herrian eta bai iparralderantz jota askoz ere urrunago: berarekin amaitzen dira Pirinio aurreko azken mendi nabariak eta Landetan edota frantses estatuan barrena iparralderantz ez da kausituko altuera horretara hurbiltzen den gailurrik.

Mendilerroa

aldatu

Ipar-ekialde/hego-mendebalde noranzkoa hartzen duen mendilerro honetan, lau dira tontor nagusiak:

Erraza da tontorren arteko lotura egitea. Aldiz, zenbait mazelatan maldak oso pikoak dira, eta herrietatik igoerak ez dira bat ere makalak: Luhuso 105 metroko garaieran dago, Ortzaize 116 metrora, Bidarraiko zubia 74 metrora, eta puntu batzuetatik berehala hasten dira aldapa malkarrak.

Ohiko igoerak

aldatu
 
Baigura mendia Heletatik ikusita
 
Tontorra hegoaldetik ikusita
 
Baigura gailurra hego-ekialdeko hegaletik

Igoerarik arruntena Heleta eta Luhusoren arteko Blantzarte lepoan (298 m, Lekorneko lurretan) abiatzen da; hortik hastapenean errepide eta gero pista sendoa denak tontorreraino eta bertan dauden antenetaraino igotzen du. Aldiz, auto partikularrek ezin dute erabili eta gehienbat mendatean dagoen "Baigura Atseden gunea" (frantsesez Base de Loisirs) deritzonaren erabiltzaileentzat gordetzen da: parapentean aritzeko famatua da. Hala ere, mendate beretik badira bide batzuk tontorrera hurbiltzen gaituztenak.

Horixe da abiapunturik lasaiena; bestelako igoerak:

Kartografia

aldatu
  • IGNko 1345 OT (Cambo-les-Bains Hasparren). 1:25000 eskalakoa.

Mendi ikurra

aldatu

Hainbeste lekutatik ikusgai denez, zenbait elkartek Baigura izena hartu dute:

Mendi lasterketa bat ere antolatzen da mendi horretan.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Herrialde honetako hirugarren altuena da Artzamendi eta Larrunen atzetik.
  2. «Baigura lasterketa», Lasterketak.com webgunean.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa