Euskal herri meteorologian, zozomikoteak martxoaren 29ko eguerditik apirilaren 2ko eguerdira bitarteko egunak dira, non, euskal mitologiaren arabera, eguraldi gaizto nabarmena izaten den.

Ahozko transmisioaren bidez, aiton-amonek eta gurasoek haurrei kontatzen dizkieten ipuinetan ageri da.

Horietako bat da Azkoitian kontatzen dena (Intxaustiko Patxi Iturbek [1885-1981] eta haren alaba Valeri Iturbek [1925-2012] kontatua):[erreferentzia behar]

« Ba omen zen artzain bat negua bukatu zelako eta udaberria iritsi zelako pozak eta zalapartaka zebilena, zarata handi samarra ateraz. Martxoak entzun eta ikusi omen zuen, orduan apirilari esan omen zion "Aizak, apirila! emaiztek bi egun eta erdi, artzain harro horri kendu daizkotan ehun ardi eta begi bi". Apirilak eman omen zizkion eta orduan berriro neguko giroa hasi omen zuen: txingorra, kazkabarra, elurra, tximistak... Eta tximista batek jota ehun ardi hil zitzaizkion artzainari, aharia bizkarrean hartu eta ihesi zihoala ahariak adarrez jo eta bi begiak atera zizkion. Hor bukatu ziren artzainaren harrokeriak! Harrezkero, urtero martxo bukaeran eta apiril hasieran berriro neguko eguraldia egin ohi du. »

Kanpo estekak aldatu

  • Jexux Eizagirre Portillo: Zozomikoteak, Youtube, 2020-03-18.


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.