Kristo hitza latinetik dator (christus) eta hau era berean greziarretik (christós - 'xριστ' ahoskatu /khristos/, [kh] gipuzkerako j da, jan hitzean bezala). 'Χριστoς', era berean, hebreeratik dagor eta bertan meshiah erabiltzen da. Bere esanahia, hizkuntza guzti hauetan, olioztatua da.

Jesusen bataioa

Izen honekin juduek euren apaiz, errege eta profetak izendatzen zituzten, Jainkoaren izenean hitz egiteko olioz igurtzi behar baitziren. Jesus Nazaretekoaren jarraitzaileek hari ere titulu hau eman zioten, Jesu Kristo deituz. Denborarekin Kristo izena Jesusen baliokide bilakatu zen.

Tradizio hebraikoan, olioztatzea tradizio erlijiosoen gai garrantzitsu bat zen. Kasu askotan erabiltzen ziren materialak ere olioz igurzten ziren zeremonia hasi aurretik. Itun Zaharrean askotan agertzen dira olioztatzearen inguruko esaldiak.

Juduen ustez apiaz, errege eta profetaren paperak aldi berean beteko dituen norbait etortzear dago Lurrera, eta eurek Meshiah deitzen dute, berez izen propio bat izan daitekeena. Meshiah honek gaur egungo mesiasaren balio bera du, baina literalki olioztatua esan nahi zuen, beraz bi terminoak sinonimoak dira. Salmoetan aipatzen denez Jainkoak eta haren olioztatuak salbaatuko dute Lurra, eta beraz Kristauek hau profezia baten gisa hartu dute.

II. mendetik aurrera Jesus Nazaretekoaren jarraitzaileei kristau deitzen hasi ziren Antiokian, kristoa jarraitzen zutela esaten baitzuten. Antza denez aurretik Bidearen sekta deitzen omen zituzten Erroman.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu