Kredoa (latinez: credo sinesten dut), konfesioa, sinboloa edo fede-aitormen erlijio-erkidego batek partekatzen dituen sinismen erkideen multzoaren laburpen formula bat da. Kristautasunaren kasuan, fede hori biltzeko erabiltzen duten formularen izena da.[1]

Ikono honetan ikus daitezke Nizeako I. Kontzilioan egon ziren Aitak Nizear-konstantinopolistar kredoa idatzita duen kredoa eusten

Gehien erabiltzen den kredoa Kristautasunaren barruko Nizear kredoa da, 325. urtean Nizeako I. Kontzilioan formulatua. Kristautasunak Ebanjelioak, Itun Berria eta, maila txikiagoan, Itun Zaharra ulertzeko zuen moduaren laburpena izan zen. Kredo honetako afirmazioak Hirutasuna deskribatzen du, eta kristau-sinesbide gehienentzat ortodoxiaren frogatzat hartzen den testua da. Apostoluen kredoa ere orokorki onartua dago. Kristau-sinesbide batzuek eta beste talde batzuek kredo horien autoritateari uko egiten diote.

Kristautasuneko kredoa

aldatu

325eko Nizea eta 381eko Konstantinoplako I. kontzilioetan "nizear-konstantinopolistar kredo" ezarri zuten, arrianismo sortutako heresiaren aurka egiteko.

Kredoaren bertsio bat onartu zen Nizean, baina kristautasunaren barruan polemika sektarioek jarraitzen zuten, eta horietako batzuei aurre egiteko 50 urte igarotakoan esaldi bat gehitu zitzaion Konstantinoplako I. Kontzilioan, Teodosio I.a enperadoreak deituta: Credo in Spiritum Sanctum qui ex Patre per Filium procedit (Sinesten dut Espiritu Santua, Aitarengandik, Semearen bitartez, datorrena). Honela esplizituki arianismoa, eta baita mazedoniar heretikoen ideiak ere, gaitzetsi zituzten aldi berean.

Gero, ziur asko V. mendean, bigarren kredo bat ezarri zuten, "apostoluen kredo" izenekoa. Kristautasunaren hiru korronte nagusiak (katolizismo, protestantismo eta ortodoxoek) bi kredo onartzen dute, eta hauen aurka egiten dutenei sekta deritze.

Nizear-konstantinoplar kredoa

aldatu

Hona hemen eukaristian erabiltzen duten bertsioa:

Latinezko bertsioa:
« Credo in unum Deum

Patrem omnipotentem,
factorem cœli et terrae,
visibilium omnium et invisibilium;
et in unum Dominum Iesum Christum,
Filium Dei unigenitum,
et ex Patre natum ante omnia sæcula;
Deum de Deo, lumen de lumine,
Deum verum de Deo vero;
genitum, non factum,
consubstantialem Patri,
per quem omnia facta sunt:
qui propter nos homines
et propter nostram salutem descendit de cœlis,
et incarnatus est de Spiritu Sancto
ex Maria virgine,
et homo factus est:
crucifixus etiam pro nobis
sub Pontio Pilato,
passus,
et sepultus est:
et resurrexit tertia die
secundum Scripturas,
et ascendit in cœlum,
sedet ad dexteram Patris,
et iterum venturus est cum gloria
iudicare vivos et mortuos;
cuius regni non erit finis:
et in Spiritum Sanctum,
Dominum et vivificantem,
qui ex Patre Filioque procedit;
qui cum Patre et Filio
simul adoratur et conglorificatur;
qui locutus est per prophetas:
et unam sanctam catholicam
et apostolicam ecclesiam.
Confiteor unum baptisma
in remissionem peccatorum:
et expecto resurrectionem mortuorum
et vitam venturi sæculi.
Amen.

»
Euskarazko bertsioa[2]:
« Sinesten dut Jaungoiko bat bakarra,

Aita guztiz ahaltsu, zeru-lurren Egile,
ageri diren eta ez diren guztiena.
Sinesten dut Jaun bat bakarra, Jesu Kristo,
Jainkoaren Seme bakar,
mende guztiak baino lehen
Aitagandik sortua.
Jainkoagandik Jainko,
argitik argi,
egiazko Jainkoagandik egiazko Jainko;
sortua, ez egina,
Aitaren izate berekoa.
Haren bidez dira eginak gauza guztiak.
Gu gizonongatik eta gu salbatzeko
jaitsi zen zerutik.
Eta Espiritu Santuaren egitez,
Maria Birjinagandik gorputz harturik,
gizon egin zen,
Pontzio Pilatoren menpean
gugatik gurutzeratua izan zen,
oinazetan hila eta hobiratua.
Hirugarren egunean piztu zen,
Liburu Santuak esan bezala,
zerura igo
eta Aitaren eskuin aldean jarririk dago.
Aintzaz etorriko da berriz,
biziak eta hilak epaitzera,
eta Haren erregetzak ez du azkenik izango.
Sinesten dut Espiritu Santua,
Jaun eta bizi-emaile,
Aitagandik eta Semeagandik dena;
Aitarekin eta Semearekin batean
agur eta gorespen berbera hartzen duena
eta profeten ahoz hitz egin zuena
Sinesten dut Eliza:
bat, santu, katoliku eta apostoluena.
Aitortzen dut Bataio bakarra,
bekatuak barkatzeko.
Itxaroten dut hilen piztuera
eta datorren munduko bizitza.
Amen

»

Apostoluen kredoa

aldatu

Hona hemen eukaristian erabiltzen duten

Latinezko bertsioa[3]:
« Credo in Deum Patrem omnipotentem, Creatorem caeli et terrae,

et in Iesum Christum, Filium Eius unicum, Dominum nostrum,
qui conceptus est de Spiritu Sancto, natus ex Maria Virgine,
passus sub Pontio Pilato, crucifixus, mortuus, et sepultus,
descendit ad ínferos, tertia die resurrexit a mortuis,
ascendit ad caelos, sedet ad dexteram Patris omnipotentis,
inde venturus est iudicare vivos et mortuos.
Credo in Spiritum Sanctum,
sanctam Ecclesiam catholicam, sanctorum communionem,
remissionem peccatorum,
carnis resurrectionem,
vitam aeternam.
Amen.

»
Euskarazko bertsioa[4]
« Sinisten dut Jaungoiko Aita Ahalguztidun, Zeru Lurren egilea.

Sinisten dut Haren seme bakar Jesukristo gure Jauna.
Espiritu Santuaren egitez sortu eta Andra Maria birjinagandik jaio zena.
Pontzio Pilatoren menpean nekaldua, Kurutzean josia,
hila eta hobiratua izan zena.
Infernuetara jaitsi eta Hirugarren egunean hilen artetik biztu zena.
Zeruetara igo eta Jaungoiko Aita Ahalguztidunaren eskuin aldean jarririk dagoena.
Handik biziak eta hilak epaitzera etorriko dena.
Sinisten dut Espiritu Santua,
Eliza santu Katolikoa,
Santuen Alkartasuna,
Bekatuen barkamena,
Haragiaren biztuera eta Betiko Bizitza.
Amen.

»

Beste erlijio monoteistetan

aldatu
 
Saudi Arabiako bandera, Shahada kredoaren testua duena arabieraz.

Musulmanen kasuan shahada edo lekukotasuna adierazten dute: "Jaungoiko Bakarra (Allah) baino beste jainkorik ez dagoela adierazten dut, eta Mohammed Jaungoikoaren mezularia dela adierazten dut"[5].Arabierazko testua لا إله إلا الله محمد رسول الله (Lā 'ilāha 'illā-llāhu Muhammad rasūlu-llāh) testu liturgikoa da. eta modu sinpleagoan ere eman daiteke euskaraz: "Allah beste jainkorik ez dago eta Mahoma haren profeta da" euskaratu.

Judaismoaren kasuan kredoaren inguruan eztabaida dago. Batzuen ustez Judaismoak ez du kredorik berez, baina beste batzuen ustez badago kredo sinple bat, [[Shema Yisrael deiturikoa: "Entzun, O Israel: Jaungoikoa gure JAUNA, gure JAUNA bakarra da."[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Kredo. .
  2. Meza santua. Carmelitas Descalzos.
  3. Catechismus Catholicae Ecclesiae. Vatican.va 1992-06-25.
  4. www.marysrosaries.com
  5. The Shahada. (Noiz kontsultatua: 2017-04-25).
  6. Deuteronomy 6 / Hebrew - English Bible / Mechon-Mamre. (Noiz kontsultatua: 2017-04-25).

Kanpo-estekak

aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.