Ireki menu nagusia

Menpekotasuna: erabilera anitzeko termino bat da, zeina, jatorrizko harreman edo konexioa, botere handiagoarekiko mendekotasunari, aipatzeko erabil daitekeen, edo bere burua zaintzeko gai ez den subjektu baten egoerari.

Eduki-taula

MENPEKOTASUN MOTAKAldatu

Substantziekin erlazionatutako menpekotasunaAldatu

Medikuntzak eta psikologiak dependentziaz hitz egiten dute, pertsona batek substantzia baten efektuak esperimentatzeko behar konpultsiboa duenean edo bere gabetzeagatik agertzen den ondoeza lasaitzeko. Esan beharra dago, droga legalak (alkohola edo tabakoa) zein ilegalak (kokaina, heroina, marihuana, e.a.) dependentzia eragiten dutela eta ondorioz, alkoholismoa, tabakismoa eta drogamenpekotasuna sortzen dira.

AlkoholismoaAldatu

Alkoholdun edariak modu desegoki batean hartzen dituzten pertsonen gaixotasuna da; hau da, gaitz hau duten pertsonek, gehiegizko era batean kontsumitzen dute mota honetako edariak. Zeinak, norbanakoan menpekotasuna sortzeaz gain, zenbait gaixotasun edukitzeko arriskua ere gehitzen duten (gibel zirrosia, minbizia mota batzuk, arteria hipertentsioa, gaixotasun zerebrobaskularra, e.a.). Gainera, familian zein lan eta gizarte inguruetan ere buruhausteak eragiten duen. EHAEko 16 urtetik gorako biztanleriaren ia %4ak gehiegizko era batean kontsumitzen dute alkoholdun edariak 97-EHAEOIren arabera. Ehuneko hau gizonezkoen artean altuagoa da (%6,3) emakumezkoetan baino (%1,2). Aipatu beharrekoa da, adinaren eta sexuaren arabera alkoholdun edarien larregizko kontsumoa aldatu egiten dela; hau da, 45-64 urteko gizonezkoek onartu egin zuten gehiegi edaten zutela mota honetako edariak. Emakumezkoen kasuan aldiz, adinak gora egin ahala, proportzioak behera egiten du, baina esan beharra dago, emakume eta gazteen artean gero eta kasu gehiago ematen ari direla Munduko Osasun Erakundeko (OMS edo OME) datuen arabera.

DrogamenpekotasunaAldatu

Drogen kontsumorekin erlazio zuzena duen menpekotasuna da eta pertsonak ondo sentitzeko edota bere eginbeharrak burutzeko sustantzia kontsumitu behar duenean ematen da. Hau da, adikzioa, plazerra, euforia, tentsio arintzea, etab. sortzen duen edozein substantzia natural edo sintetikoa da. Honen (drogen) kontsumoa, ezaugarri sozial eta pertsonal ezberdinen ondorioz ematen da; esaterako, pertsonaren ingurunearekin (gizarte eragina eta jokabideak) eta pertsonarekin zuzenki (kontsumitzen hasteko motibazioak, jarrera) loturik dauden faktoreengatik. Drogamenpekotasuna duen pertsona batek, kontsumo horrekin erlazionatutako arazoak ukatu edo gutxiesteko joera dauka. Hau pairatzen duen pertsonak, jokaeran aldaketak izaten ditu; hala nola, autokontrolaren galera, nortasunaren aldaketa, erasorako jarrerak erakustea, etab. Aldaketa hauetaz gain, zenbait sintoma agerikoak izan ohi dira; esaterako, biharamuna, betseinak handituak izatea, begi gorrixkak, e.a.

TabakismoaAldatu

Tabakoa erretzeagatik edo honen gehiegizko kontsumoagatik sortzen den menpekotasuna da. Honek, gaixotasun kardiobaskularrak, birikako gaitz kronikoak eta minbizia sor edota eragin ditzake. Espainian urtero, 55.000 hildako inguru egoten dira; %28,1ak egunero erretzen du eta %2,9ak noiz behinkako eran egiten du. Berriz, %17,3 erretzaile ohia deklaratzen da eta %51,7ak aitortzen du ez duela inoiz erre, Osasun Nazioko galdeketaren arabera.

Jokoarekin erlazionatutako menpekotasunaAldatu

Munduko Osasunaren Erakundeak, ludopatia gaixotasun bat bezala jotzen du; izan ere, jokoa gauza normala eta atsegina bada ere, mendekotasun bilakatzen denean gaixotasun bihurtzen da. Pertsona askok jokoarekin duten menpekotasuna dela eta dirua, lana, familia, e.a. galdu izan dute.

Menpekotasun honen ezaugarriak hurrengoak dira:

  • Jokoa alde batera uzteko edota geldiarazteko ezintasuna.
  • Jokoaren tentazioa albo batera usterako unean, porrot egitea.
  • Jokatu aurretik, kitzikatze eta tentsio sentsazioa izatea eta jokatzeko unea heltzean arintasun sentsazioa sentitzea.
  • Bizitzaren zenbait arlo jokora moldatzea; hala nola, pertsonala, familiarra, soziala, ekonomikoa, lana, e.a.
  • Ludopata batzuk, aitzakiak jartzen dituzte; hala nola, eguneroko tentsioak arintzeko jokatzen dutela edo etorkizunean arazo ekonomikorik ez izateko esperantza ematen dietela.
  • Ludopatiak biztanleriaren %2-3ari eragiten dio eta gizonezkoetan gehiago ematen da emakumezkoetan baino; hala ere, esan beharra dago, emakumezkoen eta gazteen artean gero eta gehiago ematen ari direla gaixotasun honekin loturiko arazo larriak.
  • FAJER-en arabera, ludopatia pairatzen duten pertsonen %89a, lanean ari diren eta estatus maila ona duten berrogei urte inguruko gizonezkoak dira. Joko-menpekotasuna duten ia %67 lanean ari da eta maila sozioekonomiko on bat dauka; %17 berriz, langabezian aurkitzen da eta %13 ezgaitu iraunkorrak edo pentsiodunak dira. Halaber, %1 baino gehiago ikasten edo oposizioak egiten ari da eta %0,50 etxeko lanak egiten ditu.

Menpekotasun emozionalaAldatu

Bikote erlazioetan, familian edo adiskidetasunean agertzen edota ematen den egoera psikologiko bat da. Dependentzia emozionalaren sintomak identifikatzea erraza da, izan ere, aipatu bezala, gure ingurune intimoko pertsonekin gertatzen zaigun zerbait baita; senideekin, lagunekin eta batez ere bikoteekin. Honekiko, bikotearekiko, dependentzia emoziala izateak, beste irudi txeratsu batzuekiko mendekotasun emozionala izan dezakeela adierazten du; hala nola, guraso edo hurbileko lagunena. Hori dela eta, banantzearen beldurra izaten dute eta beste pertsona une oro lokalizatua izan behar dute, eta horretarako, sarri deitzen edo mezuak bidaltzen diote, berarekin kontaktuan sentitzeko. Behar hau, berarekin kontaktuan egotearena eta bere atentzioa izatearena, banantze-larritasunarekin elkartzen da, antsietate edo pena markatua izango du eta hortaz, ez du lortzen zoriontsu izatea ezta disfrutatzea pertsona horren bidez ez bada.

Dependentzia emozionala pairatzen duten pertsonek, hurrengo sintomak jasaten dituzte:

  • Menpekotasuna duten pertsonarekiko obsesioa
  • Menpekotasuna duen pertsonarekiko idealizazioa
  • Bakardadeari eta banaketari beldurra
  • Pertsona hori gabe (menpekotasun sorrarazten diona) ezin daitekeela zoriontsu izan, ezin duela bere bizitza aurrera eraman edo ezin dezakeela disfrutatu gauzez

Menpekotasun sozialaAldatu

Pertsona bat sozialki mendekoa dela esaten da, ezgaitasun fisiko edo mental handia bat dela medio, norbanakoak hirugarren pertsona baten laguntza behar duenean bizirauteko. Honen adibide gisa, hirugarren adineko pertsonak ipini daitezke, izan ere, mugitzeko edota elikatzeko laguntza behar izaten baitute.

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAKAldatu

•CCM. (2017). Tabaco - Estadísticas de los fumadores. http://salud.ccm.net/contents/478-tabaco-estadisticas-de-los-fumadores eskuratua

•Dependencia Social Media. (2017). Dependencia 2.0. http://www.dependenciasocialmedia.com/%c2%bfporque-dependencia-2-0/ eskuratua

•Eroski Consumer. (2004). Ludopatia: Joko mendekotasuna gaixotasuna da. http://revista.consumer.es/web/eu/20040101/interiormente/67644.php eskuratua

•Eusko Jaurlaritza- Hezkuntza Saila. (2017ko azaroaren 5a). Menpekotasuna: lehenengo seinaleak. http://www.hiru.eus/eu/habitos-saludables/adiccion-primeros-signos eskuratua

•20 minutos. (2006). El 89% de los adictos al juego son hombres y de estatus social alto. http://www.20minutos.es/noticia/166925/0/adictos/juego/adiccion/ eskuratua

•Fipsicologia. (2016). Dependencia emocional: sintomas de dependencia emocional. http://psicologiavigo.com/sintomas-de-dependencia-emocional/ eskuratua

•Osakidetza- Osasun Saila. (2010). Alkohola. https://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckdrog03/eu/contenidos/informacion/alcoholismo/eu_6692/alcoholismo_e.html eskuratua

•Osakidetza- Osasun Saila. (2010). Alkoholaren kontsumoa. https://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckdrog03/eu/contenidos/informacion/r01hRedirectCont/contenidos/informacion/alcohol/eu_4046/consumo_e.html eskuratua

•Pérez, J. eta Merino, M. (2013). Definición de dependencia. https://definicion.de/dependencia/ eskuratua

•Psicopedia: Información y Recursos sobre Psicologia. (2013). Dependencia emocional. ¿Una adicción destructiva?. http://psicopedia.org/2588/dependencia-emocional-una-adiccion-destructiva/ eskuratua