Ireki menu nagusia

Hainbat erlijio-ikur.

Ikurra edo sinboloa (Antzinako grezieratik σύμβoλoν 'símbolon') zerbaiten adierazgarri den irudizko zeinua da, izaki biziduna edo gauza. Ikurrak sentimena ere adieraz dezake. Ikurrarekin loturik dagoena sinbolikoa dela esaten da.

Ikurrak mota askotakok izan daitezke: materiazkoak (gurutzea Kristautasunaren ikurra da), ikustekoak (gorri kolorea higikunde komunistaren ikurra da), ahozkoak (hitz guztiak ikurrak dira), zenbakizkoak, soinuak...

Zientzia eta teknologia ikurrakAldatu

Artikulu nagusia: «Notazio matematiko»

Zientzia eta teknologian, ikurra letra, letra-multzo edo zeinu grafiko bat da, kontzeptuak, magnitudeak, unitateak, etab. adierazteko erabiltzen dena (laburdurak ez bezala, bukaeran punturik gabe idazten dira). Esaterako, ikur kimikoak (adibidez, Fe burdinaren elementua, C karbonoa, O oxigenoa, H20 ura, C4H10 butanoa), ikur matematikoak (ad.  ), unitateak (ad. m, kg, cd), informatikan, mihiztatzaileak, iturburu kodean agertzen diren ikur guztiak eta haietako bakoitzak memorian duen helbidea gordetzeko eraikitzen duen taula; puntu kardinalak (ad. N, O), diruaren ikurrak (ad. $, ). Ikurren helburu, batez ere, idazkera erraztea da ideiak eta ezagutza helarazteko.

Nazio ikurrakAldatu

Artikulu nagusia: «Heraldika»
Artikulu nagusia: «Numismatika»
Artikulu nagusia: «Bexilologia»

Nazio ikurrak nazio batek hartzen dituen ikurrak dira bere balioak, helburuak, historia edo aberastasunak adierazteko eta zeinen bitartez nor den erakusten eta gainontzekoetatik bereizten dituenak. Gainera, ikurren inguruan bere herritarrak batzen dira eta kidetasun sentimena sortzen dute. Nazio ikurren artean nagusiak bandera eta nazio koloreak, armarria eta ereserkia dira.

Erlijio ikurrakAldatu

Antzineko gizartean, ikurrak erlijio sinesteen oinarrizko bertuteak adierazteko erabili ziren. Historian zehar, erlijioa egon da lotuta hainbat ikur adierazgarriri.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ikur