Ereinotz
Ereinotza edo erramua (Laurus nobilis) zuhaitz bat da. Landare termofiloa da eta berezkoa da kostalde trokarte heze eta itzaltsuetan, bai eskualde mediterranear eta atlantiarrean ere. Euskal Herriko isurialde atlantikoan haltzadi, baso misto eta artadietan aurkitzen da, eta inoiz basotxoak eratzen ditu. Oso zaila da, jada, bereiztea zein den landatua eta zein den bertakoa. Izan ere, sakabanaketa ornitokoroak (hegazti bidezko sakabanaketa) eta landatua izanak eragozten dute berezko populazioak eta aspaldiko edo ez hain aspaldiko landaketak bereiztea.
Ereinotz | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Laurales |
Familia | Lauraceae |
Generoa | Laurus |
Espeziea | Laurus Nobilis |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | erramu hosto eta bay oil (en) |
Bere izen binomiala Laurus latinez erramua esan nahi du. Nobilis hitza nobletik dator, kontutan hartu behar baita lehen olinpiadetako irabazleak erramu koroa batez koroatzen baitzituzten.....
Ezaugarriak
aldatuZuhaitzak orokorrean txikiak dira, 10-12 metro eskasera iristen direnak. Adaburu trinko eta erregularra, oinetik adarkatzen dena. Enbor zuzena, azal mehe eta leunekoa, kolore grisaska edo arreska. Adar tenteak eta adaxkak glabroak eta lustredunak dituzte.
Hostoak
aldatuLantza formako hosto luzangak, 6-15 x 2-5 cm-koak, glabroak. Gainaldean berde ilunak eta argiagoak azpialdean, batzuetan hertz uhindukoak. Gogorrak dira, ezko ugariko kutikula dela eta. Usain bereizgarria dute, eta ur-estresa dela-eta ugariagoa da isurialde mediterranearrean.
Loreak
aldatuZuhaitz monoikoak dira. Loreak, 4-6, galtzarbeko gingiletan, oinetan 2-4 brakteaz osatuak. Periantoko piezak, 3-4,5 x 1,5-2 mm-koak, erorkorrak berde horixkak edo zurixkak. Lore arren estanbreak 3 mm ingurukoak eta emeek 4 harizpi antzu eta erdian pistilo bat dute.
Fruitua
aldatuOliba txiki baten itxurakoa da, 9 x 6,5 mm-koa, hasieran kolore berdekoa eta belzten doana heldu bilakatu ahala.
-
Hostoak
-
Loreak
-
Zuhaixka
Erabilerak
aldatuBere zur gogorragatik baso ustiapenari dagokionez interes gutxikoa da
Ez ordea bere hostoak; usaintsu, izerditsu eta estimulatzaileak. Hostoak antzina Olinpiar Jokoetako txapeldunen koroa egiteko erabiltzen ziren. Gaur egun, sukaldaritzan erabiltzen da gozagarri gisa. Eta gainera, badituzte ezaugarri karminatiboak eta urdaileko tonikoak.
Sukaldaritzen gisatu eta erregosietan, marinatuetan, itsaskiak egosteko, baita azkenburukoetan ere, arroz esnean adibidez erabiltzen dira. Freskoa edo lehorra eros daiteke.
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat EuskalNatura.eus webgunetik hartu da, copyrightaren jabeak onartu baitu hango testu-edukiak Euskarazko Wikipedian CC BY-SA 3.0 ES Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratzea, baldin eta iturria aipatzen bada (ikusi eztabaida orria).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Botanical-online
- Erramua EuskalNatura.net webgunean, Ibon Aristi de la Hoz