Jeinu (erromatar mitologia)

Erromatar mitologian, jeinuak (latinez: genius, ˈɡɛnɪ.ʊs ahoskatua; pluralez geniī) espiritu babesleak ziren, gero Elizak aipatuko dituen aingeru guardakoen antzekoak. Espiritu hauen sinesmena Erroman zein Grezian errotu zen, non daimon (antzinako grezieraz: δαίμονες) deituak izan ziren, eta, dirudienez, antzinagotik sinetsi zen haiengan. Hala ere, erromatarrek, dirudienez, etruskoen partetik eragin hau jaso zuten. Erromatar jeinuak sarri Manak, Larak eta Penateekin nahasten dituzte.

Pater familias baten itxura duen brontzezko jeinua, k.o I. mendekoa

Ohikoa zen erromatarren artean "Hiriko jeinua", "Tokiko jeinua (genius loci)" , "Enperadorearen jeinua", Legio jakin bateko jenioa, eta bestelako berariazko jenioak gurtzea.

Legio VII Gemina legioaren Genius-i eskainitako aldarea.

Kanpo estekak aldatu