Ireki menu nagusia

Unanu Ergoienako herria edo kontzejua da. Udalerri modernoa sortu zuen fusioaren aurreko 1842ko erroldan udalerri independente gisa agertzen da.

Unanu
Ergoiena, Euskal Herria

Beriain eta Unanu.jpg

Unanu eta Beriain mendia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Ergoiena
Koordenatuak 42° 53′ 14″ N, 2° 01′ 03″ W / 42.887222222222°N,2.0175°W / 42.887222222222; -2.0175Koordenatuak: 42° 53′ 14″ N, 2° 01′ 03″ W / 42.887222222222°N,2.0175°W / 42.887222222222; -2.0175
Unanu hemen kokatua: Euskal Herria
Unanu
Unanu
Unanu hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Unanu
Unanu
Altuera 628 m
Demografia
Biztanleria 117

2005eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 117 biztanle ditu. Kontzejubura Maria Soledad Mozo Galarza da.

MugakideakAldatu

Herria bi zatitan banatuta dago: Iparraldeko zatiak ipar eta mendebaldean Etxarri-Aranatz eta hegoaldean Lizarraga mugakide ditu. Hegoaldekoak bestela Arbizu eta Lakuntza iparraldean, Etxarri-Aranatz mendebaldean, hegoaldean Lizarraga eta Dorrao eta ekialdean Uharte Arakil ditu.

BeriainAldatu

Herria ohiko abiapuntua da Beriain mendira (1.493 m) igotzeko, 850 metro inguruko desnibela gainditzea eskatzen duena.

FestakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Unanuko inauteriak»
 
Unanuko inauterietako mamuxarro pertsonaiak.

Ekainean San Pedro jaiak ospatzen dituzte alde batetik. Bestetik, inauterietan "mamuxarro" izeneko pertsonaiak herriko berezkoak dira.

Kanpo loturakAldatu