Santu Guztien Eguna,[1] Domu Santu,[2] Domu Santuru[2] edo Omiasaindu[2] fededunek santu baten jaieguna huts egin izana barkatzeko Urbano IV.ak kristauentzat ezarritako jaieguna da.

Kristau aitzindariak, santuekin eta martiriekin; Fra Angelicoren margolana.

Erromatar Eliza Katolikoak azaroaren 1ean ospatzen du, eta Eliza Ortodoxoak Mendekoste osteko lehendabiziko igandean; Anglikano eta luteranoek ere ospatzen dute. Egun horretan liturgia-urtean bere jaialdia ez duten santuak omentzen dituzte. Kristau tradizioko herrialde askotan da jaiegun ofiziala, besteak beste Hego Euskal Herrian, non egun horretan hilerrietara joateko ohitura dagoen.

Hurrengo egunean Hilen Eguna ospatzen dute, oraindik Garbitokian dabilen hildakoen arimak laguntzeko.

Ikus, gainera Aldatu

Erreferentziak Aldatu

  1. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua, «santu» sarrerako azpisarrera.
  2. a b c Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.

Kanpo estekak Aldatu

  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.