Meditazioa adimena eta kontzientzia lantzeko erlaxazio teknika bat da. Barneko energia erabiltzeko, maitasuna, eskuzabaltasuna eta barkamena garatzeko ere balio du. Teknika mota ugari daude, eserita edo mugimenduan egin daiteke. Esaterako, otoitz egiten edo mantrak errepikatzen burutu daiteke.

Naturaren kontenplazioa bakardadean.

Meditazio terminoak praktiken espektro zabal bati egiten dio erreferentzia, erlaxaziotik hasi eta barne-energia edo bizi-indarra eraiki arte (Qا, ki, chi, pr«a», etab.) eta errukia, maitasuna, pazientzia, eskuzabaltasuna eta barkamena garatzeko diseinatutako teknikak barne hartzen dituena. Meditazio modu bereziki handinahi baten helburua kontzentrazioa ahaleginik gabeko puntu batean mantentzea da, hau da, bizitzako edozein jardueratan ongizate estatu bat bere jardulearentzat gaitzea helburu duen puntu batean. Edo Sadhana bezalako budismoan edo hinduismoan erabiltzeko, Samadhi, Kenshō, etab. izeneko argiztapen espiritualeko egoera batera iristeko; ekialdeko erlijio horietan, Moksha edo Nirvanaren azken helburura eramango lukeen bideetako bat izango litzateke.

Erlijio handi guztietan erabiltzen eta erabili izan da. Askotan errituzko praktika moduan, jainkotasunarekin bat egiteko. Antsietatea, estresa edo gainkarga psikikoa eta bestelako gaixotasunak arintzeko bide ona izan daiteke.

Meditazioak esanahi desberdinak hartzen ditu testuinguru desberdinetan; antzinatik erlijio eta sinesmen askoren osagai gisa praktikatu izan da, baina meditazioa ez da berez erlijio bat. Meditazioak adimena nolabait autorregulatzeko barne-ahalegina eskatzen du normalean.

Definizioak

aldatu

Mendebaldeko kulturan meditazio hitza latinezko meditazio hitzetik dator, jatorriz ariketa intelektual mota bat adierazten zuena; kontenplazio hitza, berriz, erabilera erlijioso edo espiritualago baterako gordetzen zen. Bere erabilera historikoaz gain, meditazio hitza dhyana bezalako Asiako praktika espiritualetatik datozen kontzeptuen itzulpenean erabiltzen da. Horrela, meditazio hitzak definizio berri bat hartu zuen, kontenplazioaren antzekoa egiten duena.

XIX. mendean, teertarrek «meditazio» hitza hartu zuten hinduismoaren, budismoaren eta ekialdeko beste erlijio batzuen barne biltze edo kontenplazio praktika desberdinei erreferentzia egiteko. Hala ere, nabarmendu behar da praktika mota hori ez dagoela Mendebaldeko historiatik kanpo, jarrera yogikoan dauden irudiak dituzten ontzi zelten aurkikuntzak erakusten dituzten bezala.

Ezaugarriak

aldatu

Meditazioak ezaugarri hauetako batzuk izan ohi ditu:

  • Egungo errealitateari buruzko kontzentrazio-egoera.
  • Egoera esperimentatu bat, gogoa desegiten denean eta bere pentsamenduetatik libre dagoenean.
  • Arreta bere jarduera komunetik askatzen duen eta Jainkoarengan ardazten den kontzentrazioa (erlijio teisten berezkoa).
  • Gogamena pertzepzio-objektu bakar batean fokalizatzea, hala nola hitz baten edo hitzen segida baten arnasketa edo etengabeko errezitazioa (hitzen errezitazio konstante eta ritmatuaren adibidea yogan mantran errezitazioa da, «Oṃ» ahoskatzen dena).

Historia

aldatu
 
Meditazio budista.

Idatzitako erreferentzia zaharrenen artean "Vedak" testu hinduetan agertzen dira. Bestela, K.a. VI. eta K.a. V. mendeen inguruan beste meditazio era batzuk garatu zituzten Txina taoistan eta India budistan. Asiako beste lurralde batzuetara hedatu zen budismoa Zetaren Bidearen norabideari jarraituz.

VIII. mendetik-edo Dhikr praktika islamiarrak Jaungoikoaren 99 izenak errepikatzean zetzan, sufiek bere erara aplikatzen zutena, trantzea eta meditazio teknika propioak erabiliz.

XII. mendean kristau monjeek lau urrats definitu zituzten, latinez lectio, meditatio, oratio eta contemplatio (irakurri, hausnartu, otoitz egin eta kontenplatu). 1227an bestela Dōgen-ek jarraibideak idatzi zituen Zazenerako.

XVI. mendean, kristau mistizismoaren eredurik onena bizi izan zen, Santa Teresa Avilakoa alegia.

Yoga eta teknika hinduak AEB eta Europara bereziki 1960ko hamarkadan iritsi ziren nolabait modu zabaldu batean, musika estilo berriekin, psikodelia eta hippy mugimenduarekin nahastatuta sarritan. Urteak aurrera, New Agerekin lotuta agertu da Mendebaldean, eta budismoak indar handiagoa hartu du. Mindfulness edo arreta osoaren teknikak ere zabaltzen joan dira.

 
Yoga praktika.

Gutxienez oinarrizko zortzi meditazio mota daude:

  • Soinu nagusiaren meditazioa: Tradizio vediko hinduistatik dator. Soinu errepikapenen bidez trantze egoera bat eragitea du xede, normalean mantra baten forman: esaldi edo hitz bat errepikatzeak, erlaxatzea edo barneratzea ahalbidetzen du.
  • Meditazio Vipassanoa. Meditazio budista tradizionala, mendebaldean "mindfulness" izenez berrizendatua. Arreta gizabanakoaren arnasketan jartzea da, beste edozein estimulu baztertzeko eta pentsamenduak norberaren baitan ibil daitezen ahalbidetzeko.
  • Zen meditazioa (Zazen). Vipassanaren antzekoa da, baina, sudurra alde batera utziz, sabeleko arnasketan jartzen du arreta. Arreta osoa norberaren pentsamenduetan jartzen da. Pentsamendu horiek baztertu gabe, norberak mundu erreala nola hautematen duen jabetzean datza.
  • Metta meditazioa. "Maitasun onbera" bezala ezagutzen da. Tibetar budismoaren tradizio espezifiko batean inspiratzen da. Meditazio mota honek errukia, enpatia, onarpena eta positibotasuna azpimarratzen ditu.
  • Kundalini meditazioa. Giza gorputzaren bizkarrezurraren oinarrian dagoen Kundalini energian oinarritzen da, argiztapenera iristeko "esnatu" beharko lukeena. Hori lortzeko mantrak, arnasketak, eskuzko keinuak eta kantak erabili daitezke.
  • Txakra meditazioa. Txakra meditazioak, bere izenak dioen bezala, giza gorputzaren energia guneak aktibatu nahi ditu. Energia-puntu bakoitzari meditazio-praktika bat eta estimulu batzuk dagozkio (koloreak, usainak, mugimenduak, etab.).
  • Tonglen meditazioa. Meditatzeko modu ilunago bat da .Gizabanakoari bere sufrimenduarekin konektatzea proposatzen dio, aurre egiteko eta gainditzeko. Hori lortzeko modua objektibotasunean eta neutraltasunean dago: sufrimenduekin lotu gabe, haiek behatuz eta onartuz.[1]

Efektuak eta onurak

aldatu

Meditatzea ez da beti erraza izaten, izan ere, ondo egiteko diziplina eta praktika eskatzen ditu. Beraz, esfortzua eskatzen du. Esfortzua eskatzen badu ere, osasunerako onurak izan ditzake. Laburbilduz, hauek dira meditazioaren onura batzuk:

  1. Norberaren autoezagutza areagotzen du: meditazio mota batzuk norberaren esperientziari buruz hausnartzen laguntzen dute.
  2. Estresaren ondorioak arintzen ditu: lasaitasuna aurkitzen eta estres- eta antsietate-mailak murrizten laguntzen du.
  3. Sistema immunologikoan eragin positiboa du: eragin positiboak ditu osasun orokorrean.
  4. Arreta eta kontzentrazio gaitasuna hobetzen du: autokontzientzia eta arreta lant zen ditu.
  5. Besteekin enpatia izateko baliagarria da: pertsonen arteko harremanak hobetzen ditu.
  6. Minarekiko tolerantzia areagotzen du: sintoma mingarriak murrizten ditu.
  7. Memoria eta funtzio kognitiboak hobetzen ditu: memoria areagotzen du.
  8. Pentsamendu positiboak: jarrera baikorra eta positiboa izaten laguntzen du.[2]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «10 Características de la Meditación» www.caracteristicas.co (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
  2. (Gaztelaniaz) «Los 8 tipos de meditación y sus características» psicologiaymente.com 2017-01-13 (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu