Psikiatria
Psikiatria buruko gaitzak ikertu, diagnostikatu, tratatu eta prebenitzen dituen espezialitate medikoa da. Gaixotasun multzo horretan daude sartuta hainbat afektibitateari, jokabideari, kognizioari eta pertzepzioari lotutako anormaltasunak. Psikiatrak dira arlo honetako espezialistak.
Hitza Johann Christian Reil sendagile alemaniarrak asmatu zuen 1808an, eta grezierazko bi hitzetik eratorri da (psik-, antzinako grezieraz psykhē, "arima"; -iatria, grezieraz iātrikos, "medikua").
Ebaluazio psikiatrikoa buru egoeraren azterketa batekin hasten da normalean. Test psikologikoak eta azterketa fisikoak egiten dira, batzuetan buruaren irudiak eta beste teknika neuropsikologiko batzuk erabilita. Buruko gaitzak diagnostiko bildumak diren eskuliburuak erabiliz diagnostikatzen dira, adibidez Munduko Osasun Erakundeak argitaratutako International Classification of Diseases izenekoa.
Gaur egun, tratamendu psikiatrikorik ohikoena sendagai psikoaktiboen eta psikoterapiaren erabilera konbinatua da. Tratamendua gaixoa osasun zentro batean dagoela edo etxean dagoela eman daiteke, gaixotasunaren larritasunaren arabera. Psikiatriaren esparruko ikerketa eta tratamenduak diziplinartekotasun handikoak dira eta azpiespezialitate eta hurbilketa teoriko askoren konbinazioz ematen dira.
Historia aldatu
- 1856 - Sigmund Freud jaio zen, "psikoanalisiaren aita"tzat hartu izan dutena.
- 1999 - Peter Breggin-ek Ethical Human Psychology and Psychiatry izeneko argitalpena sortu zuen, Psikiatriaren oinarri biologikoak zalantzan ipintzeko xedearekin.
Gaixotasun psikiatrikoak aldatu
Biografia interesgarriak aldatu
- Philippe Pinel (1745-1826).
- Sigmund Freud (1856-1939).
- Carl Jung (1875–1961).
- Jacques Lacan (1901–1981).
Tratamenduak Psikiatrian aldatu
Medikazioak aldatu
Farmako psikiatrikoak bi multzo handitan banatzen dira:
Psikoterapia aldatu
Argitalpenak aldatu
Euskal Herrian aldatu
Hego Euskal Herrian, ospitale psikiatriko publikoak daude gaixo kronikoentzat Arrasate, Bermeo, Gasteiz, Iruñea, Zaldibar eta Zamudion.
Gaixo akutuak ingresatzeko, aldiz, Basurtu (Bilbo), Donostia Ospitalea, Gurutzeta, Nafarroako Ospitalea (Iruñea) eta Santiago (Gasteiz) erietxe publikoak ditugu.
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz) Sociedad Española de Psiquiatría
- (Frantsesez) Fédération Française de Psychiatrie
- (Gaztelaniaz)Osasun Mentalaren Elkartea