Mahatsondo
Mahatsondoa (latinez Vitis) Vitaceae familiako landare egurkara da, mahats izeneko fruitua ematen duena. Haren adarrei aihen deritze. Gizakiak munduko toki askotan landatu eta hazten du, maiz mahasti izeneko sail zabaletan, mahatsak janaritarako jaso edota haiekin ardoa eta beste edariak ekoizteko; jarduera horri mahastizaintza deritzo.
Mahatsondo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Vitales |
Familia | Vitaceae |
Subfamilia | Vitoideae |
Generoa | Vitis Linnaeus, 1753 |
Espezieak | |
| |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | mahats |
Motak
aldatuVitis vinifera Europa eta Asiako mota nagusia da. Beste klase batzuk, batik bat Amerikan topatutakoak hauexek dira:
- Vitis labrusca
- Vitis riparia
- Vitis rotundifolia
- Vitis vulpina
- Vitis amurensis
Mahatsondorik zaharrena
aldatuMunduko mahatsondorik (Vitis vinifera) zaharrena zein den kontu eztabaidagarria da. Ingeles batzuek handiena beraiek dutela defendatu dute, Hampton Court jauregian, Lancelot Capability Brown paisajista sonatuaren aginduz 1768an landatua. Lau metro perimetroko adar mordoa du oinean, eta 36 metro baino luzeago adartutako aihenak. Lagun bakarrak zaintzen du, eta bere mahatsa saldu egiten da; gehien eman duen urtean 383 kiloko uzta izan zen.
Baina Eslovenian errekorra haiek dutela defendatzen dute. Hango Maribor hiriaren erdialdeko etxe baten aitzindegian, 450 bat urte dituen mahatsondoa dute. Propio beretzako museo bilakatua da eusten duen etxea. Oraindik mahatsa eman eta eman ari da.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Jakoba Errekondo - Mahatsondo zaharrena» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).