Ulia

Euskal Herriko mendia
Artikulu hau Donostiako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ulia (argipena)».

Ulia edota Uliamendi Gipuzkoako Donostia eta Pasaia udalerrien artean hedatzen den mendia da, Euskal Herriko kostaldean.

Ulia
Datu orokorrak
Garaiera234 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°19′51″N 1°57′36″W / 43.3308°N 1.96°W / 43.3308; -1.96
MendikateaEuskal Herriko arkua
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDonostialdea
UdalerriaDonostia
Babestutako-eremuaUlia (en) Itzuli
Mendizaletasuna
Ohiko bideaGrosetik
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Mendia

aldatu

Sagues, Gros, Ulia eta Miracruz-Bidebieta auzoetatik Trintxerpe eta Pasai San Pedroraino luzatzen da. Mendebaldeko muturraren magalean Zurriola hondartza eta Monpas lurmuturra daude, eta 243 m ditu mendikatearen puntu gorenean, ekialdean aldiz, Platako lurmuturra eta Pasaiako badiaren bokalea.

Gailurrean dagoen harkaitz bat baleak ikusteko talaia gisa erabiltzen omen zuten donostiar baleazaleek Erdi Arotik.

Mendi honetan izen bereko Uliako parkea kokatzen da.

 
Ulia mendiaren NASAren aireko ikuspegia.

GR 121 ibilbidea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Talaia ibilbidea» eta «GR 121»

Mendi honen kostaldeko itsalabarretan barrena Gipuzkoa osoari itzulingurua egiten dion GR 121 ibilbidea doa, kostaldeako zatian, hots, Hondarribia eta Mutriku artean Talaia ibilbidea izena jasotzen duelarik. Ulian Talaia ibilbideko 2. etapa kokatzen da, hain zuzen ere, Pasai San Pedroko Senekozuluako itsasargian hasi eta Platako itsasargia eta Uliako itsaslabarretan barna Donostiako Sagues auzora doana.

Leku interesgarriak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia