Joan Mari Irigoien

euskal idazlea
Artikulu hau euskal idazle altzatarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irigoien».

Joan Mari Irigoien Aranberri (Altza, Gipuzkoa, 1948ko irailaren 30a) euskal idazlea eta ingeniaria da.[1]

Joan Mari Irigoien
Joan Mari Irigoien.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoan Mari Irigoien Aranberri
JaiotzaAltza1948ko irailaren 30a (74 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta itzultzailea
Lantokia(k)Donostia
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 126

BizitzaAldatu

Nahiz eta ingeniaritza ikasi, ez du arlo horretan jardun. Errealaren bigarren taldeko jokalaria izan zen gaztetan, eta gazte zelarik ere aldi baterako Venezuelara joan zen. Bertan Hego Amerikako literatura (Sabato, García Márquez, Benedetti...) ezagutzeko aukera izan zuen. Handik itzulitakoan, Egin egunkarian zuzentzaile aritu zen. Irakasle ere ibilia da, eta Euskal Telebistarako hainbat lan egindakoa.[2]

Lanik ezagunenak Babilonia eta Lur bat haratago eleberriak dira (azken hori euskaraz idatziriko fikziozko libururik luzeenetakoa da). Imanol anaia ere idazlea da. Joan Mari Irigoien hogeita lau urtez idazle profesionaltzat aritu zen Elkar argitaletxearen eskutik. 2013ko urrian, ordea, osasun arazoak zirela eta, erretiroa hartu zuen: Irigoienek esklerosi gaitza pairatzen du, eta horrek urtetan izan duen jarduna gutxitzera behartu du. Hala ere, poesia lantzen jarraitzen du.[3]

LanakAldatu

Juan Mari Irigoien[4] Miranderen eta Txillardegiren inguruan (Ahotsak proiekturako)

NobelaAldatu

PoesiaAldatu

Haur eta gazte literaturaAldatu

BiografiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2020). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan (Bigarren argitalpena zuzendua). Udako Euskal Unibertsitatea, 12 or. PMC 1222923008. (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  2. Joan Mari Irigoien, Euskal Idazleen Elkartearen atarian.
  3. Igandeko Berria, 2014ko ekainaren 29a.
  4. .
  5. Derbi eleberria plazaratu du Joan Mari IrigoinekBerria, 2019-05-30
  6. Joan Mari Irigoien, "Sorgin-argien ehizan" eta "Babilonia" berritua. (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).
  7. «Irigoienek botere gehiegikeria salatu du 'Pistolak eta epistolak' nobelan», Berria, 2014-12-26

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Mari Irigoien