Jone Laspiur

gipuzkoar aktorea

Jone Laspiur Gorosabel (Intxaurrondo, Donostia, Gipuzkoa, 1995) aktorea, artista eta Nakar taldeko abeslaria da.[1] 2021ean Emakumezko errebelazio aktore onenaren Goya Saria jaso zuen Anen egindako lanagatik.[2][3] [4][5][6]

Jone Laspiur

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJone Laspiur Gorosabel
JaiotzaDonostia, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Universidad del Museo Social Argentino (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm10678596 Instagram: jone_laspiur Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Arte Ederretako ikasketak egin zituen. Koba eta Nogen musika taldeetan aritu zen. Etxean asko sustatu zioten sorkuntza. Aita artista plastikoa du, eta ama, irakaslea. Amaraberri eskola modeloan ikasi zuen, eta askotariko diziplinak sustatu zizkioten.

Aktore ibilbidea

aldatu

2020an estreinatu zen zinema eta telebista aktore, Donostiako Zinemaldian plazaratu ziren hiru lanetan: Ane eta Akelarre filmetan eta Alardea telesailean, alegia.[7]

2021ean emakumezko aktore hasi berrien errebelazio sarirako izendatu ez ezik,[8][9] irabazi ere egin zuen.[3][2]

2023an Negu hurbilak (2023) filmean parte hartu zuen. Euskaldun eta katalanez osatutako Negu kolektiboaren opera Prima izan zen. Filmeko aktore profesional bakarra izan zen, besteak Zubietako herritarrak izan baiziren.[10][11] Suitzako LXXVII. Locarno zinema jaialdian Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen filmak.[12]

Filmografia

aldatu

Telebista

aldatu
Urtea Telesaila Katea Pertsonaia Oharrak
2020 Alardea ETB1 Katixa 4 ataletan

Filmak

aldatu
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2020 Ane Ane
2020 Akelarre Maider
2020 Polvo somos Ane Film laburra.
2021 Maixabel Mariaren laguna
2022 Kordak Aktibista
2023 Negu hurbilak protagonista

Musika

aldatu

2022tik aurrera, Nakar postpunk musika taldeko abeslaria da.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Jone Laspiur, aktorea: “Oso zorionekoa sentitzen naiz”» Irutxuloko Hitza 2020-10-09 (Noiz kontsultatua: 2020-10-20).
  2. a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-03-06). «Jone Laspiur, Goya a la Mejor Actriz Revelación por ‘Ane’, y ‘Akelarre’ ya suma cuatro» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  3. a b Zarrabeitia, Beñat. «Jone Laspiur: "Saria kolektibizatu nahiko nuke, proiektu txikiak bultzatzeko"» hamaika telebista (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  4. (Gaztelaniaz) Redacción, A. E. /. (2021-03-07). «La donostiarra Jone Laspiur, Goya a la mejor actriz revelación por ‘Ane’» Donostitik (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  5. «Jone Laspiur » Premios Goya 2023» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  6. (Gaztelaniaz) Flaño, Teresa. (2021-03-09). «Jone Laspiur (Goya a la actriz revelación): «Soy consciente de que igual ya no vivo otro momento así»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  7. «Jone Laspiur: “Aluzinatzen ari naiz, hain profesional onekin lan egitea tokatu zaidalako”» Amarauna (EITB.eus) 2020-10-04 (Noiz kontsultatua: 2020-10-29).
  8. (Gaztelaniaz) «Jone Laspiur: "La interpretación no era una opción para mí"» EITB 2021-03-05 (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  9. (Gaztelaniaz) Megía, Carlos. (2021-03-03). «Jone Laspiur: "Ojalá me pudiera dar el Goya"» S Moda EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  10. Imaz, Andoni. (2023-09-10). «'Negu hurbilak', azken ihesaldiaren isiltasuna» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  11. (Gaztelaniaz) Ñ, createRedacción Cine con. (2023-07-27). 'Negu Hurbilak': la huida tras el fin de la violencia de ETA que va a Locarno. (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).
  12. Berria. (2023-09-10). «‘Negu hurbilak’ filma saritu dute Locarnon» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-10).

Kanpo estekak

aldatu