Felipe Juaristi

euskal idazlea

Felipe Juaristi Galdos (Azkoitia, Gipuzkoa, 1957ko ekainaren 12a - ) euskal idazlea da.[1] Poeta gisa da batez ere ezaguna, eleberriak eta ipuinak kaleratu baditu ere. Literaturako hainbat euskal testu itzuli ditu, gaztelaniara.[2] Hainbat sari eskuratu ditu, horien artean bi aldiz jaso du Euskadi saria: 1998an, Galderen geografia poema-liburuarekin, eta 2000. urtean, Haur eta Gazte Literaturaren alorrean, Animalien inauteria liburuarekin. Everest argitaletxearen "Bizi, Irakurri 2002" lehiaketako lehen saria ere eskuratu zuen, Haydn-en loroa lanarekin.

Felipe Juaristi

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaAzkoitia1957ko ekainaren 12a (66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, itzultzailea, zutabegilea eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak

Inguma: felipe-juaristi-galdos Literaturaren Zubitegia: 63

Bizitza aldatu

Kazetaritza eta Soziologia ikasketak egin zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean[3] eta komunikabide ugaritan aritzen da, literatura kritikari modura. Euskadi Irratiko zuzendaria ere izana da. ETBn eta Unibertsitatean lan egin izan du, irakasle eskolan hain zuzen ere. Literatura Gazeta eta Porrot aldizkarien sortzaileetako bat da eta Baroja eta Bermingham argitaletxeetan editore lanetan aritu da.[4]

Liburuek eraman zuten literaturara idazlea eta Antonio Machado izan zen liluratuta utzi zuen egilea. Poesiaren arloan egindako lanagatik da batez ere ezaguna; arlo horretan, Lizardi saria jaso du 1992an eta Kritika Saria euskarazko poesiari hainbat aldiz. Bere poema bilduma nagusiak Denbora, nostalgia (1985), Hiriaren melankolia (1987) eta Laino artean zelatari (1993) ditu. 90eko hamarkadan haur eta gazteei zuzendutako lanak argitaratu ditu gehienbat, eta alor horretan itzultzaile bezala ere nabarmendu da, nahiz eta oso lotuta jarraitu poesiari, bai bere poesiagintza lantzen, bai poesia irakurtzen edota beste poeta batzuen lanen argitalpenak prestatzen eta itzultzen.

Intzentsua lurrean bezala (1988) nobela laburraren ostean, 90eko hamarkadaren hasieran eman zuen argitara lehen nobela, Arinago duk haizea, Absalon, 1992an gaztelaniaz ere argitaratu zena (Más leve es el viento, Absalón). Genero horri lotua da, halaber, 1996an argitara eman zuen Bordelera liburua.[4] Galderen geografia (1997) poesia liburuarekin Euskadi Literatura saria irabazi zuen 1998an (2000. urtean gaztelaniaz argitaratua, Geografía de las preguntas). Airezko emakumeak lanarekin (Mujeres de aire; Erein, 2004) 2005eko Euskadi sariko finalista izan zen gipuzkoar idazlea.[5]

Haur eta gazte literaturari dagokionez, alde guztietatik kalitatez eta edertasunez hornituta dago Felipe Juaristiren sorkuntza lana.[6] Publiko horri zuzendutako liburuen alorrean argitaratu ditu, besteak beste, Tristuraren teoria (1993), urte hartan Lizardi saria eskuratu zuena, Ilargi lapurra (1994), Sagitario (1995) edota Eguzkiren etxea (1998). 2000. urtean bigarren aldiz lortu zuen Euskadi Literatura saria, haur literaturaren alorrean, Animalien inauteria lanagatik.

Euskaltzain urgazle izendatua 2006ko maiatzaren 26an.[7]

Lanak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Felipe Juaristiren lanen zerrenda»
Haydn-en loroa
 
Audioa
Felipe Juaristi, Haydn-en loroa liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2003
IlustratzaileaElena Odriozola
BildumaTopaleku bilduma
Orrialdeak110
ISBN84-8263-414-3

Hainbat generotan idatzi izan du Felipe Juaristik. Narrazioa, nobela, poesia eta Haur eta Gazte Literaturan ditu lanik gehienak. Hauek dira HGL sailen argitaratutakoak:

Sariak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Juaristi, Felipe - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  2. Jaka Irizar, Aiora, «Euskaratik ingelesera, frantsesera, alemanera eta gaztelaniara itzulitako liburuen zerrenda (haur eta gazte literatura izan ezik)», Euskal Literaturaren Ataria.
  3. a b c d e f «JUARISTI» www.zurgai.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).[Betiko hautsitako esteka]
  4. a b «JUARISTI, Felipe. Portal Literatura Vasca» www.basqueliterature.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  5. (Gaztelaniaz) País, El. (2004-09-29). «Fallados los finalistas de los premios Euskadi de Literatura» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  6. Zubeldia, Iñaki. (2006). Haur literatura aztergai. EGAN, 138 or..
  7. (Gaztelaniaz) irudia, Komunikazioa eta. «Juaristi Galdos, Felipe» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  8. «Iraganik gabe» erein.eus.
  9. «Felipe Juaristi.Iraganik gabe.Xabier Etxaniz» CLIJ (280): 66 orr...
  10. "Nire erantzukizuna idaztea da eta hori egiten jarraitzeko animua eman dit sariak". .
  11. (Gaztelaniaz) Felipe Juaristi gana el premio Everest de literatura juvenil. .
  12. (Gaztelaniaz) País, El. (2005-04-09). «Felipe Juaristi y Juanjo Olasagarre ganan el Premio de la Crítica en poesía y narrativa en euskera» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).
  13. (Gaztelaniaz) «Unai Elorriaga y Felipe Juaristi ganan los premios de la Crítica en euskera» El Diario Vasco 2015-04-18 (Noiz kontsultatua: 2020-05-04).

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu