Tomasene kultur etxea
Donostiako Kultur Etxea
Tomasene Kultur Etxea | |
---|---|
Tomasene Kultur Etxea | |
Sortze data : | 2006 |
Lekua : | Darieta pasealekua, 6 Altza Donostia, Gipuzkoa EH |
Webgunea : | Casares-Tomasene Kultur Etxeko webgunea |
Tomasene Kultur Etxea Donostiako Altza auzoan dagoen kultur etxea da eta Casares Kultur Etxearekin batera, Casares-Tomasene Kultur Etxea osatzen du. 2006ko otsailaren 4an inauguratu zen izen bereko baserria zaharberrituan[1].
Hiru solairutan banatua dago: beheko solairuan, harrera gunea eta hitzaldi aretoa dago; lehen pisuan, helduen liburutegia, eta bigarren pisuan, haur liburutegia.
Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoak (EEP) kudeatzen du.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Inaugurazio dokumentua eta ekitaldiak Donostiako Udala
Kanpo estekak
aldatu- Tomasene Kultur Etxea (Gaztelaniaz)
Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |