Altzako hilerria Gipuzkoako Donostia hiriburuko Altza auzoan dagoen hilerri bat da. 1876-1878 artean Jose Goikoa donostiar arkitektoaren diseinuen arabera egina da.

Altzako hilerria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′N 1°56′W / 43.31°N 1.94°W / 43.31; -1.94
Map

Hiriko bigarren hilerririk handiena da, Polloeko hilerriaren ondoren eta zaharrena Urgulleko Ingelesen hilerria kontuan izan gabe.

Historia aldatu

Garai batean, herri gehienetan gertatzen zen moduan, Altzako hildakoak San Martzial parrokian lurperatzen zituzten. XIX. mendearen erdialdean, ordea, joera aldatu zen: higienea zela eta, kanposantuak herrietako erdiguneetatik kanpo eraikitzen hasi ziren. Altzan, 1855. urtearen inguruan eraiki zuten hilerria, gaur egun dagoen tokian, Larraundi kalean. Hilerri hori, aldiz, ez zen oraingoa bezain handia; gaur egungoaren ipar-mendebaldeko izkina hartzen zuen soilik.

1882ko ekainaren 20an argitaratutakoa. Horren arabera, Altzako Udalak garaiko gobernadoreari eskatu zion hilerritik kanpo «erlijio katolikoaren disidenteak lurperatzeko» hilerri bat eraikitzeko.[1]

Altzako kanposantua zenbait aldiz handitu dute, gaur egungo tamaina izatera heldu arte (ia 11.000 metro koadro). Hain zuzen ere, XX. mendearen hasieran populazioa gero eta handiagoa zen, eta 1909an hilerria handitzeko lehenengo proposamena egin zuten. 1926an gauzatu zuten hilerria handitzeko proiektua: ordura arte 2.000 metro koadro inguru zituen, eta 4.200 inguru izatera pasatu zen; 1.100 bat metro koadro Estibaus baserriari erosi zizkioten. Azkenekoz, 1960ko hamarkadan handitu zuten.[2]

Lurperatutako ezagunak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. Altzako Historia Mintegiak: "Altzako hilerri zibila", Diario de San Sebastián egunkarian 1882ko ekainaren 20an argitaratutako kronika berreskuratu zuen.
  2. https://irutxulo.hitza.eus/2022/07/01/altzakoa-hilerririk-zaharrena/