Joxe Aierbe Iraola (Donostia, Gipuzkoa, 1934ko urtarrilaren 20a[1] - 2012ko urriaren 5a) euskal idazlea izan zen. Bertsoak idazten egin zen ezaguna.[2]

Joxe Aierbe
Bizitza
JaiotzaAltza1934ko urtarrilaren 20a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2012ko urriaren 5a (78 urte)
Familia
AitaBartolo Aierbe
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta bertsolaria
Lantokia(k)Donostia

Bizitza aldatu

Altzako Ubegi baserrian jaioa, gazterik trebatu zen baserriko lanetan. Bost senide ziren. Umetatik zetorkion bertsozaletasuna: aita, ama eta aitona bertsozaleak ziren oso. Bertso zaharrak kantatzea normala zen etxean, bai eta aita bertsotan jardutea ere.

Aita, Bartolo Aierbe bertso jartzailea (Auspoa bildumako bi libururen egilea), Gaintzakoa zuen, eta Goierrin ikasitako lanak ere egiten zituen: erlezaintza, sokak egitea, behi gazta eta gurina…

Martutenera joan zen eskolara. Gero, 18 urterekin, arotz lanetan hasi zen.

Afrikan soldadu zebilela hasi zen bertsoak idazten. 33 urterekin istripu larria izan zuen, eta denbora luzez egon zen mugitu ezinik; idazten jarraitu zuen. Basarriri bidaltzen zizkion bertsoak, hark irratian kanta zitzan. Bera ere ibili zen irratian lanean; bai eta Diario Vasco egunkarirako kronikak egiten ere, 1986tik 1994ra. Euskaraz alfabetatu ondoren, eskolak ere eman zituen. Bi liburu argitaratu zituen Auspoa bilduman.

Gipuzkeraz idazten zuen, eta euskara batua sortu eta gero ere ez zien haren arauei jarraitu (bereziki, h letraren erabilerari dagokionez). Haserretu egin zen Argia aldizkarikoek bere bertsoak h-arekin idatzi zizkiotenean.[3]

Loiolara ezkondu zen, semea eta alaba izan zituen eta Loiolan bizi izan zen hil arte.

Liburuak aldatu

  • Alako batean. Auspoa bilduma, 1997. Bertso bilduma da.
  • Agindua zor. Jose Mari Iriondok koordinatuta. Auspoa bilduma, 2012. Liburu hau saski-naski bat da: artikuluak, gertaerak, bertsoak, txisteak, elkarrizketa luze bat...

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu