Montenegroera
Montenegroera (Crnogorski jezik, Црногорски језик) serbokroazieraren Shtokaviar dialektoaren forma estandarizatu hasiberria da, Montenegroko hizkuntza ofizial moduan erabiltzen dena. Shtokaviar dialekto bera kroaziera, serbiera eta bosniera estandarren oinarria da. Mintzaira hauek guztiak hizkuntza beraren aldaeratzat har daitezke, nahiz eta bakoitzak estandar propioa duen[1].
Montenegroera | |
---|---|
crnogorski | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua |
![]() ![]() |
Hiztunak | 144.838 |
Ofizialtasuna |
![]() |
Eskualdea | Balkanak |
UNESCO sailkapena | 2: kaltebera |
Araugilea | Montenegroera Normalizatzeko Batzordea |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektua aditza objektua, ordena libreko hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa |
Montenegrin alphabet (en) ![]() ![]() |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 |
cnr |
ISO 639-3 |
cnr |
Ethnologue |
cnr |
Glottolog |
mont1282 |
Wikipedia |
cnr |
Montenegroera Montenegroko Errepublikako biztanleen %21,86k hitz egiten du[2] eta herrialdeko hizkuntza ofiziala da 2007az geroztik. Hala ere, montenegroeraren estandarra sortzen ari da oraindik; 2009ko uztailaren 10ean ortografia finkatu zen, esaterako, hizkuntza honen gramatika eta eskola-curriculuma oraindik aprobatzeke dauden bitartean.
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Ingelesez) Serbian, Croatian, Bosnian, Or Montenegrin? Or Just 'Our Language'?
- ↑ 2003ko erroldako datuen arabera