Cafés Baqué (txirrindularitza taldea)

txirrindularitza taldea
Cafés Baqué
Taldearen informazioa
UCI kodea BAQU
Herrialdea  EH
Sorrera 1978
Modalitatea(k) Errepidea
Maila Amateur - 23 urte azpikoa
Organigrama
Manager nagusia Erkaitz Elkoroiribe
Kirol zuzendariak Ruben Gorospe
Jon Zengotitabengoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Maillot-a

Cafés Baqué (UCI kodea: BAQU) txirrindularitza talde amateur euskalduna da. Bere egoitza Durangon (Bizkaia) dago.

Durangoko Txirrindulari Elkartearen barruan dagoen talde honek Cafés Baqué enpresa du babesle nagusia. 1978ko martxoaren 17an sortu zutenetik hainbat profesional pasa dira bertatik (tartean Julian Gorospe, Igor Astarloa, David Etxebarria, Iban Mayo, Joseba Beloki, Iñigo Landaluze, Mikel Zarrabeitia, Unai Etxebarria edo Pedro Horrillo).

2003 eta 2004ko denboraldietan talde profesional bat atera zuen, talde amateurrak jarraitu arren. Talde profesionalaren emaitza nagusienak Félix Cárdenas kolonbiarrak lortu zituen[1].

Taldeak, txirrindularientzat baserri bat jarri zuen, Txakurzulo Baserria. Bertan, 8 logela daude. Lau literekin eta beste lau bakarkakoak. Hamar urteko alokaerako kontratua egun zuten 2003ean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu