Wladimir Belli

txirrindulari italiarra

Wladimir Belli (Sorengo, 1970eko uztailaren 25a) italiar txirrindulari ohia da. Hiru aldiz izan zen lehenengo hamarren artean Italiako Giroan, eta behin Frantziako Tourrean.

Wladimir Belli
Bizitza
JaiotzaSorengo1970eko uztailaren 25a (53 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
UAE Team Emirates 1992-1996
Liquigas–Pata (en) Itzuli 1997-1997
Festina 1998-1999
Fassa Bortolo 2000-2002
UAE Team Emirates 2003-2004
Domina Vacanze-De Nardi 2005-2005
Androni Giocattoli-Sidermec 2006-2007
 
Pisua64 kilogramo
Altuera173 zentimetro

Kirol ibilbidea aldatu

1990ean Baby Giroa irabazi zuen (Italiako Giroa 23 urtez azpiko txirrindulari amateurrentzat).

Garaipen handirik lortu ez bazuen ere, emaitza onak lortu zituen etapakako proba laburretan, hala nola Portugalgo Itzulian (1997an 2.a eta 1998an 3.a), Suitzako Itzulian (1998, 2000 eta 2001ean 3.a), Euskal Herriko Itzulian (1999an 2.a), Romandiako Tourrean (1999 eta 2001ean 3.a), Dauphine Liberen (1999an 3.a), Setmana Catalanan (1999an 3.a) edo Kataluniako Voltan (1994an 4.a).

Egun bakarreko laterketetan emaitza on batzuk lortu zituen, besteak beste 1994ko Milan-Turinen, 2000ko Liège-Bastogne-Liègen eta 2001eko Donostia Klasikoan 4. postuan sailkatu zen.

Frantziako Tourran, bere emaitzarik onena 1999ko 9. postua izan zen. Italiako Giroan, bere lasterketa gogokoena, emaitzarik onena, 1997an lortutako 6. postua izan zen. 1993an 2. izan zen gazteen sailkapenean, eta 2000n eta 2001ean 2. izan zen bi etapatan.

2001eko Italiako Giroan kanporatua izan 14. etapan, ikusle bat kolpatu ondoren. Ikusle hori liderraren iloba zen, Gilberto Simonirena hain zuzen (Giro hori irabaziko zuena). Une horretan, Belli 3.a zen sailkapen nagusian.

Palmaresa aldatu

1990

1993

1994

1995

1996

1997

1998

1999

2000

2001

2003

2004

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan aldatu

Itzuli Handia 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
Italiako Giroa 13. 12. UT 36. 6. 25. 7. DSK[1] UT 11. 7. 24. UT
Frantziako Tourra[2] UT 68. 9. 24. 45.
Espainiako Vuelta UT UT 12. UT

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
DSK: kanporatua

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wladimir Belli - ProCyclingStats