Pedro Horrillo
Pedro Horrillo Muñoz (Eibar, Gipuzkoa, 1974ko irailaren 27a) euskal txirrindulari ohia da. Eibarren jaioa, baina Ermuan bizi izandakoa umearo eta gaztaro guztia, bizitzak Abadiñora eraman zuen arte.
Pedro Horrillo | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pedro Horrillo Muñoz |
Jaiotza | Eibar, 1974ko irailaren 27a (50 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
LottoNL–Jumbo | 2005-2009 |
Vitalicio Seguros-Grupo Generali | 1998-2000 |
Mapei | 2001-2002 |
Etixx-Quick Step | 2003-2004 |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | Esprinterra |
Pisua | 76 kilogramo |
Altuera | 184 zentimetro |
Txirrindularitzan profesional mailan hasi aurretik, Filosofia ikasten ari zen Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako kanpusean.
1998an debutatu zuen profesionaletan Vitalicio Seguros taldearekin. Ondoren Mapei, Quick Step eta Rabobank taldeetan korritu zuen.
2009ko maiatzaren 16an, Italiako Giroan Culmine di San Pietro mendatea jaisten ari zela eroriko larria izan zuen. 60 metroko amildegitik behera erori zen eta buruan kolpe gogorra hartzeaz gain, ezker hankako izterrezurra apurtu eta saihets ugari hautsi zituen. Bergamoko ospitalera eraman zuten eta koman sartu zuten. Zorionez, zaurietatik ondo osatu zen.[1]
2010eko urtarrilaren 8an txirrindularitza profesionala izateari utziko ziola esan zuen, nahiz eta Rabobank taldeak kontratua berritzeko eskaintza egin zion.
Pedalei eragiteari utzi ondoren, txirrindularitzarekin lotutako beste eremu batzuetan trebatu zen, esaterako idazle, esatari edota lasterketen antolaketan. Besteak beste da El País, Rouleur eta de Volkskrant argitalpenen kolaboratzaile, Euskal Herriko Itzuliko Zuzendari Tekniko, Frantziako Tourrean Tissot eta Skoda etxeen harreman publikoetarako ordezkari, Giant etxearen enbaxadore.. Txirrindularitza artikulu ugari idazteaz gain, liburuak ere idatzi ditu, baten bat holanderaz.[2]
Palmaresa
aldatu1993
- 5. Erandio Goikoa
1997
2000
- Portugalgo Itzuliko etapa garaipena.
2001
- Etapa garaipena Saxonia Behereako Itzulian.
2002
- Euskal Bizikletako etapa garaipena.
2003
- Uniqa Classic-eko etapa garaipena.
2004
- Paris-Nizako etapa garaipena.
- Uniqa Classic-eko etapa garaipena.
- Dauphiné Libéréko etapa garaipena.
2005
- Kataluniako Voltako etapa garaipena.
2006
- Saxoniako Itzuliko etapa garaipena.
Taldeak
aldatuArgitalpenak
aldatu- https://elpais.com/autor/pedro-horrillo/
- Pedro Horrillo, Vanaf mijn zadel (2013)
- Mallorca 312 (2019)
Omenaldiak
aldatu- 2010ean, txirrindularitza uzten zuela iragarri eta astebetera, Ermuko herriak agur-omenaldia egin zion.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Berria. «Pedro Horrillo komatik irten da» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
- ↑ Elkartea, Euskal Birusa. (2019-03-26). «Drogetenitturri, 276 zenbakia (2019ko martxoa) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ermua homenajea en su despedida a los ciclistas Horrillo y Astarloa» El Correo 2010-01-15 (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
Kanpo estekak
aldatu- Pedro Horrillo - ProCyclingStats