Saeco (txirrindularitza taldea)

Saeco italiar txirrindularitza taldea izan zen, 1996-2004 denboraldien artean pelotoi profesionalean izan zena.

Saeco (txirrindularitza taldea)
Datuak
Izen ofiziala
Verynet-FNT-AS Juvenes San Marino, GIS Gelati-Benotto, GIS Gelati-Ballan, Mercatone Uno-Zucchini-Medeghini, Mercatone Uno-Medeghini, Mercatone Uno-Saeco, Saeco-Estro-AS Juvenes San Marino, Saeco-Estro, Saeco-Cannondale, Saeco-Valli & Valli, Saeco, Saeco-Longoni Sport eta Saeco
Izen laburraSAE eta MER
Motatxirrindularitza talde profesionala eta UCI Trade Team I (en) Itzuli
HerrialdeaItalia eta San Marino
Osatuta
Historia
Sorrera1989
Desagerpena2004
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa

Historia aldatu

1989an sortu zen Verynet-FNT-Juvenes San Marino izenarekin. AS Juvenesek kudeatu zuen, San Marino lizentziarekin. 1990 eta 1991 artean, GIS Gelati izan zen babesle nagusia, eta hurrengo lau urteetan Mercatone Uno supermerkatu taldeak babestu zituen.

1996an babesle berri bat iritsi zen, Saeco kafetegi enpresa italiarra, eta 1997an hartu zuen jada lizentzia italiarra. 1996an taldeak une hartako esprinterrik nabarmenetako bat fitxatu zuen: Mario Cipollini hain zuzen ere. Cipollini talde honen adierazlerik onena izan zen 2001era arte, urte horretan taldea utzi baitzuen Acqua & Sapone taldera joateko. 2002 denboraldirako Gilberto Simoni iritsi zen taldera, Lampre taldetik zetorren eta azken Italiako Giroa irabazlea zen. Amateur mailatik Damiano Cunegok taldearekin ere bat egin zuen tropel profesionalean debuta egiteko. Taldea desagertu egin zen denboraldi horren ostean eta bere txirrindulari gehienak, Cunego eta Simoni izarrak barne, Lampre taldean sartu ziren 2005eko denboraldiari begira.

Txirrindulari nagusiak aldatu

Txirrindularia Urtea
  Francesco Casagrande 1992-1997
  Michele Bartoli 1993-1995
  Eros Poli 1994-1996
  Massimiliano Lelli 1994-1997
  Mario Cipollini 1994-2001
  Dario Frigo 1996-1999
  Eddy Mazzoleni 1996-1999, 2004
  Ivan Gotti 1997-1998
  Paolo Savoldelli 1998-2001
  Salvatore Commesso 1998-2004
  Laurent Dufaux 1999-2001
  Dario Pieri 2000-2001, 2003-2004
  Cadel Evans 2001
  Mirko Celestino 2001-2004
  Igor Astarloa 2002-2003
  Gilberto Simoni 2002-2004
  Damiano Cunego 2002-2004
  Danilo Di Luca 2002-2004

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.