Zerrenda:Nafarroa Behereko herrietako ezizenak

Nafarroa Behereko herrietako ezizenak herrialde honetako herri bakoitzeko biztanleak izendatzeko jarri ohi diren ezizenak dira. Batzuetan deskriptiboak edo herri honetako nortasun ikur bati erreferentzia egiten diotenak dira; gehienetan ironikoak edo peioratiboak, sarritan auzo-herrietakoek jarriak eta zenbaitetan norberak bere buruari harrotasunez eskainiak; batzuk oso zabalduak, beste batzuk gutxik erabilitakoak. Kasu guztietan herri-kulturaren adierazlea dira, Euskal Herrian eta munduko leku guztietan.

Ikerketak

aldatu

Koldo Ameztoik erreferentzia bat eskaintzen digu Dena dela...Baxenabarreko bere liburuan[1][2]. Kostaldeko herrialdeko ia herri guztietakoak bildu zituen Dena dela...Lapurdiko bere aurreko lanean ez bezala, arruetarrak Nafarroa Behereko 16 herritakoak besterik ez zituen bildu; horiez gain eskualde, auzo (Donibane Garaziko lau, Ontzorone, Xuhito...) eta mendialde batzuetakoak ere aipatu zituen; ezizenez gain esaera zaharrak diren batzuk ere sartu zituen. Aipatutako guztiekin ipuin bana egin zuen, orotara 37 kapitulu osatuz[3].

Julien Vinson hizkuntzalariak Le Folk-lore du Pays Basque liburuan herrialde honetako herri bakan batzuetakoak bildu zituen[4].

Okzitanierazkoak

aldatu

Herrialdeko iparraldean dagoen Agaramont eskualdean gaskoia tokiko hizkuntza bizia izan da. Hori dela eta Bidaxune (bi, eremuaren arabera) eta Samatzeko ezizenak (okzitanieraz chafre) hizkuntza honetan bildu dira. Iturri bitan jaso ditugu: Andreu de Horcada (fr. André Hourcade) ikertzailearen Bearnoko esamoldeei buruzko lanean[5] eta Chafres gascons lanean, Pirinio Atlantikoetako goitizenen zerrendan hain zuzen[6].

Ezizenen zerrenda

aldatu
Herria Ezizena Azalpenak
Ahatsa-Altzieta-Bazkazane
Aiherra
Ainhize-Monjolose
Aintzila
Aiziritze-Gamue-Zohazti
Akamarre [7]
Aldude
Amendüze-Unaso
Amorotze-Zokotze Ofiziale eder: Amorotze[8]
Anhauze Tresnak: Ontzorone[1]
Atso zaharrak: Xuhito[1]
Ontzorone Lasa (gehiena) eta Anhauzeren artean banatutako auzo eta harana da.
Xuhito edo Xubito Anhauze eta Azkarateren artean dagoen auzoa da.
Arberatze-Zilhekoa
Arboti-Zohota
Arhantsusi
Armendaritze
Arnegi Zipa txarrak[1] Herriko mugazainek kontrabandoko "arrain handiak"[9] harrapatu ezin eta "zipa" (ezkailu) txikiekin konformatu behar[1].
Arrosa
Arrueta-Sarrikota
Azkarate
Baigorri Xikiteroak[1],
kaputxa txarra(k)[1][4]
"Xikitero": Germieta auzoko bi anaiaren pasadizo batean oinarrituta[1].
Herriko jendarmeek kontrabandistei enkargatutako kaputxen gainekoa[1].
Banka Mandozainak[1] Munduko leku anitzetan ibili zen herriko mandozain baten harira[1].
Bastida
Behaskane-Laphizketa
Behauze
Behorlegi
Bidarrai Oro erreka[1][4],
koskak[1]
Erreka ugari dagoen udalerria da.
"Koska" = burugogorra; zubi baten eraikitzearen gaineko mitoan oinarrituta[1].
Bidaxune Los pela cans[5][6]: herri barnekoak.
Los tinhós[5]: baserri aldekoak.
Horcadak los de la vila eta los de la campanha desberdintzen ditu, ezizen bana emanez
Tinhós = ezkabiadunak.
Bithiriña
Bunuze Urgulutsuak[1]
Burgue-Erreiti
Buztintze-Hiriberri Mokokariak[1] Udalerria osatzen duten bi herrisken arteko muga eta bestelako ika-mikengatik[1].
Donaixti-Ibarre
Donamartiri Haritzak[1]
Donapaleu
Donazaharre Jende goxoa[1]
Donibane Garazi Karlixtak: Espainiako karrika[1]
Latsariak: Korrontadorre[1]
Nahasiak: hiri barnekoak[1]
Huntzak: Zitadelakoak[1]

"Korrontadoreko latsagia" zurezko zubiaren ondoan dago eta kalakan aritzeko lekua zen[1]
Hiriburuko erdialdean turismo, kanpotar eta gauza berrien eragina handiagoa izan da.
Hontzak, alegia.
Donoztiri
Duzunaritze-Sarasketa Buru beroak: Duzunaritze[1] 1916an inguruan lurreratu zen hegazkinaren harira[1].
Eiheralarre Nafar astoak[1]
Erango
Ezterenzubi
Gabadi
Gamarte
Garrüze
Heleta
Hozta
Ibarrola Mozkorrak[1]
Iholdi
Ilharre
Irisarri
Irulegi
Izpura Itzal gehiegi: Itzalgi[1] Itzalgi Arradoi mendiaren zolan dagoen auzoa da.
Izturitze
Izura-Azme
Jatsu Zaku lazoak[1] Herritik pasatzen ziren erromes eta bidaiariak ondo hartu ei dituzte jatsuarrek[1].
Jutsi
Labetze-Bizkai
Lakarra
Landibarre
Larribarre-Sorhapürü
Larzabale-Arroze-Zibitze Eskandala emaileak: Zibitze[1] Eskualdeko herri nagusia izateko Larzabalerekin izandako kalapitengatik[1].
Lasa Tresnak: Ontzorone[1] Ontzorone Lasa (gehiena) eta Anhauzeren artean banatutako auzo eta harana da.
Lekunberri
Lüküze-Altzümarta
Martxueta
Mehaine
Mendibe
Oragarre
Ortzaize
Ostankoa
Pagola Erlijione gabiak[4]
Samatze Los arrabèrs[5][6] Okzitanieraz.
Suhuskune
Uharte Garazi Liliak[1],
itsu maingu[1]
Herri honek bere lorategi eta baratzeak lorez beteta egoteko ospea irabazi zuen[1].

Uhartehiri
Urepele
Zaro Oilandak[1],
aho handiak[1]
Zaroarrek oiloak Donibaneko merkatuan saltzen zituztelako[1].


Eskualdeetakoak

aldatu

Koldo Ameztoik herrialdeko zenbait eskualdetako ezizenak ere bildu zituen[1]:

Bestelakoak

aldatu

Ameztoiren lanean bildutako beste ezizen batzuk ere aipa daitezke[1]:

  • Iropile mendialdekoak: amerikanoak.
  • Administratiboki Nafarroa Garaia baina sozial eta geografikoki Garazirekin bat egiten duen Luzaide herrikoek "kontrabandixtak" eta "deserturrak" (desertoreak alegia) ezizenak irabazi dituzte.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z aa ab ac ad ae af ag ah ai aj ak al am an ao ap Koldo Ameztoi: Dena dela...Baxenabarreko, Maiatz, Baiona, 1994; ISBN 2-906241-31-8.
  2. Liburuaren erreferentzia Ikas pedagogia zentroaren webgunean.
  3. Agustin Aranzabalen kritika Euskaldunon Egunkarian.
  4. a b c d Julien Vinson: Le Folk-lore du Pays Basque, Maisonneuve, 1883. Joseba Aurkenerenak Vinsonek bildutako Bidarrai eta Baigorrikoak alde batetik eta Pagola herri nafar-zuberotarrekoa bestetik Kazeta.infon gogora ekarri zituen.
  5. a b c d Andreu Horcada: La philosophie du béarnais à travers les proverbes. Lo bearnés a travèrs los arreporèrs, Los Caminaires elkartea. Autoedizioa. Bidaxunerako bi ezizen jasotzen ditu, los de la vila (herri barnekoak) eta los de la campanha (baserri aldekoak) desberdintzeko.
  6. a b c Maison de la Cultura Occitana deras Hautas-Pireneas: Pirinio Atlantikoetako ezizenen zerrenda. Bidaxunerako bakarra jasotzen du, pela cans.
  7. Ezizena izan gabe, Akamarreri usu "aulki-egileen herria" izendapena ematen zaio.
  8. Anjel Lertxundi, Berria, 2005eko uztailaren 30a.
  9. Frantsesez gros poisson, "garrantzi handiko" zentzuaz.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo loturak

aldatu