Koldo Ameztoi
Koldo Ameztoi (Arrueta, Nafarroa Beherea, 1952 - ) euskal ipuin kontalaria eta idazlea da. Hazparnen bizi da.
Koldo Ameztoi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza |
Arrueta eta Q48751217 ![]() |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | ipuin-kontalaria eta idazlea |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 193 |
www.koldo-amestoy.com |
BiografiaAldatu
Kontalari ezaguna da eta hainbeste eskola eta jaialditan ibili izan da; 1983tik kontalari profesionala da eta urte horretan Herrialka Txiki Taka ikuzkizunarekin ibilaldi artistikoa egin zuen. 1989 eta 1993 artean Hitza Pitz Hazparnealdeko kontalari jaialdia antolatu zuen eta 1996-1998 aldian Biarritzen antolatutako Hitzemena jaialdiko aholkularia izan zen. Euskal ipuin kontalaritzaren berrikuntzan oso paper inportantea bete izan du[1].
Ikuskizunetan musikaren presentzia oso garrantzitsua da; sarritan Pantxix Bidart musikariarekin ibiltzen da.
LanakAldatu
NarrazioaAldatu
Ipar Euskal Herriko bi herrialdetako herrietako ezizenak gaitzat hartuta ipuin sortak idatzi ditu:
- Dena dela... Lapurdiko (1988, Maiatz)
- Dena dela... Baxenabarreko (1994, Maiatz)
PrentsaAldatu
- Zeharbideko berri (2004, Maiatz) kronika bilduma.
- Zenbait hedabidetan kolaboratu du: F3 Aquitaine telebistan euskarazko emanaldi batzuen ekoizle, Radio France Pays Basquen astero kontalari eta kronika egile...
DiskoaAldatu
- Bazen behin (1993), ipuinez osatua.
IkuskizunakAldatu
Ipuin ikuskizunakAldatu
1984tik 1991ra Euskal Herri osoa bisitatu zuen ipuin emanaldiekin. Geroago estreinatutakoak:
Musika, olerki eta kantu ikuskizunakAldatu
- Hiru uhinak (Beñat Axiari kantaria eta Mikel Anjel Lertxundi eskultore eta eszenografoarekin, 1991).
- Apanize (Pascal Gaigne musikariarekin, 1994).
- Manex Erdozaintzi Etxart gogoan (idazlearen omenez, 1994).
- Atahualpa Yupanqui (argentinarraren omenez 11 kantarik eginikoa, 1994).
- Bilintx (itsas munduaz, Pascal Gaignerekin, 1997-2000).
- Maribil (Maddi Oihenartekin, 2000).
- Dragoiaren ametsa eta Haritza - zuhaitzaren ibilaldi luzea (Euskal Herriko, Korsikako eta Kataluniako hainbat kontalari eta musikarik eginiko bi ikuskizun, 2001-2002).
- Marimarea, bi munduen kronika ttikia (Peio Zabaletterekin, 2003).
- Aneta Bokaleko (Pantxix Bidartekin, 2008).
- In Vino Fabula (Pantxix Bidartekin, ardoari buruz, 2009).
- Biribilketa, luma beltza (2011). Ipuina eta dantza uztartuz.
Antzerki zuzendariaAldatu
Bi antzezlanen zuzendaria izan da: Nun banka han kalaka eta Menditarrak.
Partaide izan den beste ikuskizun batzukAldatu
- Euskal indarrak - les forces basques (Herri-kirol-kantu-musika-dantza ikuskizuneko gidaria, 1997).
- Kond'harian (Juan Antonio Urbeltzekin, 1998-2000).
- Zaldi xurito (arlo askotako jendearekin Ziburuko auzo batentzat sortua, 1998).