Oilo
Oiloa (emea) edo oilarra (arra), izen zientifikoa: Gallus gallus (batzuetan: Gallus gallus domesticus), hegazti etxekotua da, hegan egiten ez duena, moko sendoa eta gandor gorria dituena. Mundu osoan hedatua dago.
Oilo | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Galliformes |
Familia | Phasianidae |
Generoa | Gallus |
Espeziea | Gallus gallus Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Masa |
arra: 844 g (helduen pisua) emea: 500 g (helduen pisua) |
Zabalera | 704 mm |
Kumaldiaren tamaina | 6 |
Sexuaren eta adinaren arabera, hainbat izen hartzen du euskaraz: arra oilarra da, emea – oiloa, ar gaztea, janaritarako akabatzen dena, – oilaskoa, eme gaztea – oilanda, eta kume jaioberria – txita.
HistoriaAldatu
Orain dela 5.000 urte inguru etxekotu zen. Indian eta Birmanian bizi den bankiba basoilotik datorrela uste da, Indiakoak baitira oilo etxekotua aipatzen duten idatzirik zaharrenak, eta zabaldu ere handik zabaldu zen Persiara, Mesopotamiara eta handik erromatarren bidez Europara. Mundu guztian zabaldua dago gaur egun.
EzaugarriakAldatu
Artoa, garia eta beste hainbat labore-hazi janez elikatzen da. 21 egun behar izaten ditu txitoak arrautzatik ateratzeko; eta handik hiru hilabetera gai izaten da arrautzak erruten hasteko. Garrantzi handia du gizakiaren elikaduran, jateko onak baitira haren haragia eta egiten dituen arrautzak. Oilategi handietan hazten da gaur leku askotan. Oilo aldaera berriak ere sortu dira eskaeren arabera. Libornoko zuria, Leghorn-eko zuri gorria eta Wyandotte-koa dira erruleetan ezagunenak; Islandiakoa, Plymouth-ekoa eta Hampshire-koa aldiz haragitarakorik ezagunenak.
SinbolismoaAldatu
Frantziako ikur nazionala ere bada oilarra, 1830eko hamarkadaz geroztik. Gaur egun Frantziako futbol selekzioaren kamisetetan agertzen da, esate baterako.
Beste animalia batzukAldatu
Oilar eta oiloa beste hainbat animaliaren izenetan agertzen den osagarria da.
Adibidez:
- Basoiloa (Otis generoko hegazti bat baino gehiago);
- Argi-oilarra (Upupa epops);
- Indioiloa (eta indioilarra);
- Uroiloa;
- Basoilarra.
Baita hegazti ez direnak ere:
- Itsas-oilarra, arrain teleosteoa.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.