Artikulu hau ur-lasterrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erreka (argipena)».

Erreka, halaber latsa, xirripa edo batzuetan bidasoa, etengabe doan ur-lasterra da[1], baina, ibaien kasuan ez bezala, bere emaria urria da, eta udan desagertu egin daiteke. Txikiagoa bada errekatxoa edo errekastoa deritzo.

Erreka bat.

Beste alde batetik, ibia, errekak hain sakonera gutxi duen toki bat da, non oinez zeharka daitekeen edo bainatzeko balio duen.

Ibaiek bezala, errekak itsasora, aintzira batera edo beste ibai batera isur daitezke; azken kasu honetan, ibaiadar bat izango litzateke.

Euskalkien arabera aldatu

Aldi berean eta batzuetan gertatzen den bezala, erreka hitzak ez du esanahi bera euskalki guztietan. Mendebaldeko euskaran, Ibaia hitza erabili beharrean erreka hitza erabiltzen da sarritan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu