Donazaharre
Donazaharre[2][a] (goi-nafarreraz: Donazar)[b] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Garazi eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 4,0 kilometrora. Altuera 171 eta 500 metro artekoa da, eta 11,64 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 847 biztanle zituen.
Donazaharre | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Eskualdea | Garazi | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Eskualdea | ![]() | ||
Departamendua | ![]() | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Auzapeza (2008-2026) | Pierre Eyherabide (independente) | ||
Posta kodea | 64220 | ||
INSEE kodea | 64484 | ||
Herritarra | donazahartar | ||
Geografia | |||
Azalera | 11,64 km² | ||
Garaiera | 171-500 metro | ||
Distantzia | 4,0 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 847 (2018: ![]() | ||
Dentsitatea | 74,05 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 25,5 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 36,75 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 69,7 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 3,54 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,54 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 70,18 (2010) | ||
Erabilera | % 40,65 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | I. mendea (gutxienez) |
Bertako biztanleak donazahartarrak dira.
Arzubiko ibarreko hiriburua da.
IzenaAldatu
Donzaharre edo Donazar beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Saint-Jean-le-Vieux[3]
- okzitanieraz: Sent Joan lo Vielh[4]
- aragoieraz: Sant Chuan lo Vello[5]
- gaztelaniaz: San Juan Viejo[6]
- latinez: Imus Pyrenaeus[7]
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:
- Sant-Juan-el-Viejo (1479)[6]
- San-Juan-lo-Bielh (1513)[5]
- S-Iean le Vieux (1650)[8]
- Sanctus-Petrus de Saint-Jean-le-Vieux (1685)[9]
- Franche (1793)[7]
EtimologiaAldatu
Donazaharre toponimoa Donibane Zaharra aurreko izenaren laburketa da, Donibane Garazi "Donibane Berria" izanik.[7]
Donazar toponimoaren kasua berbera da, baina nafar-lapurteraz "zahar" hitza zaharre da (Gazteluzaharre kasuaren bezala) eta nafarreraz zar (Berriozar kasuaren bezala).
Beste toponimoakAldatu
Harrieta toponimoak[8] itxura hauek izan ditu: Ferriette (XII. mendea, Baionako eskutitzak[10]), Arrieta (1525, Comptos Ganberaren paperak[11]), Harrieta (1621, Martin Biscay[12]) eta Harriette (1863, Raymondek aipatua[8]).
Irunberri toponimoak[8], berriz, honakoak: La salle d'Irumberri (1328, Duchesne Bilduma CXIV. Liburukia, 177. orr.[13]), Yrumberri (1621, Martin Biscay[12]) eta Irumberry (1863, Raymondek aipatua[8]).
Maddalen toponimoak[8] beste hauek: La Magdelena (1513, Iruñeko paperak[5]) eta La Magdelaine (1763, Baionako elizbarrutiaren bisitak[14])
GeografiaAldatu
Donazaharre Arzubiko ibarran dago.
MugakideakAldatu
SarbideakAldatu
Donazaharre RD 933 (antzinako RN 133), RD 18 eta RD 22 errepideek zeharkatua da.
KlimaAldatu
Datu klimatikoak (Irulegi, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 24.8 | 27.0 | 30.0 | 32.6 | 35.0 | 40.0 | 41.0 | 42.0 | 39.2 | 34.0 | 27.0 | 26.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 11.9 | 12.9 | 15.6 | 17.1 | 20.8 | 23.7 | 25.9 | 26.2 | 24.4 | 20.5 | 15.2 | 12.5 | 18.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 7.5 | 8.0 | 10.3 | 11.7 | 15.2 | 18.2 | 20.3 | 20.5 | 18.3 | 15.3 | 10.6 | 8.3 | 13.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3.0 | 3.2 | 5.0 | 6.4 | 9.7 | 12.7 | 14.7 | 14.8 | 12.3 | 10.1 | 6.0 | 4.0 | 8.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -15.4 | -10.5 | -9.5 | -3.2 | -0.2 | 2.8 | 5.8 | 4.0 | 2.0 | -2.5 | -8.5 | -9.8 | -15.4 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 146.0 | 129.8 | 124.7 | 139.3 | 106.9 | 77.0 | 65.6 | 76.1 | 92.5 | 112.1 | 164.8 | 153.4 | 1398.2 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 96.7 | 115.5 | 128.9 | 78.8 | 70.1 | 66.2 | 103.2 | 80.3 | 69.3 | 88.1 | 124.1 | 110.2 | 128.9 |
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[15] |
HidrografiaAldatu
Udalerritik Errobiko ibaiadarra den Lauribar pasa da. Baita azken honen ibaiadarra den Arzubi ibaia eta bere ibaiadarra den Apateko erreka.
OrografiaAldatu
Behorlegiko mugan Aphanize mendia dago, hortik Burdin Olatze zeharkatuz Zuberoan dauden Altzai-Altzabeheti-Zunharreta edo Altzürüküra joan daiteke. Biduze eta Errobi arroen artean kokatuta, iparraldean Eltzarreko ordokia du.
AuzoakAldatu
- Beragorria
- Basaburua
- Zabaltza
- Herribazterra
- Urrutia
- Maddalen
- Artsoritzea
- Gaztainadoia
- Larraldea
- Bentaxaharrea
- Susperregia
Hala ere, Erdi Aroan, auzo edo banaketa historikoa bi multzoetan agertzen da: Zabalza (purguzaharra, eliza eta Maddalen auzunea) eta Urrutia.
HistoriaAldatu
Erromatar Inperioaren garaian, Donazaharre Imus Pyrenaeus zen, Pirinioen oinean zegoen geltokia, Antoninoren Ibilbidean aipatua zena (IV. mendean batua baina 211. urteko mapetan oinarriturik)[16]. J.-L. Tobieren araketek termak eta monetak aurkitu zituzten udalerrian
Rikardo I.a Ingalaterrakoak 1177an eraitsi zuen gaztelu bat ere bazen bertan.
Priorena etxean (antzinean priorearen etxea zena, hortik izena), Donibane Garazi eta Garazi eskualdeko ahaldunak batzen ziren.
Philippe Veyrinek[17] Donazaharren 1660 arte estatu-zibilarekin lotuta zeuden errituak nafar erromantzez egin ohi zirela esan zuen, Eiheralarren bezala.
1790eko martxoaren 4eko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zuen. Era horretan, Ipar Euskal Herria eta Bearnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Ipar Euskal Herrian hiru barrutiak sortu zituen: Maule, Donapaleu eta Ustaritze. Lapurdin egindako gehiegikeriak zirela eta egoitza Ustaritzetik Baionara aldatu zuten. Direktorioak izenen aldaketa bultzatu zuen iraultzaileak izan zitezen. Horrexegatik Donazaharre Franche, Donibane Garazi Nive-Franche, Ustaritze Marat-sur-Nive (Marat zela eta), Itsasu Union, Arbona Constante, Baigorri Thermopyles (Termopiletako gudua zela eta), Donapaleu Mont-Bidouze, Luhuso Montagne-sur-Nive, Donibane Lohizune Chauvin-Dragon, Ainhoa Mendiarte eta Zuraide Mendialde bihurtu ziren.
Naziren okuzpazioan, Frantziar Estatuaren lurraldea bi eremutan banatu zenez, bata Wehrmachten mendekoa eta bestea Vichyko gobernuak administratua 1940ko ekainaren 22an, Arzubiko ibarra Vichyko gobernuko administrazioari esleitu zitzaion. Demarkazio-linea ibarraren mendebaldean egon zen, Arnegi eta Donibane Garazi artean.[18]
DemografiaAldatu
Donazaharreko biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
EkonomiaAldatu
Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta, Irulegiko arnoaren eskualdean izanik.
PolitikaAldatu
AuzapezakAldatu
Hasiera | Amaiera | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|---|
1977 | 2008 | Pierre Gastellou | Errepublikaren Aldeko Batasuna |
2008 | karguan | Pierre Eyherabide | |
falta diren datuak osatu egin behar dira |
Erakunde publikoakAldatu
2017ko urtarrilaren 1era arte, Donazaharre Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[19]
GarraioaAldatu
Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoko Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, bi lineek eskaintzen du zerbitzua.[20]
KulturaAldatu
Donejakue Bidea udalerritik igarotzen da, Larzabaletik datorrena. Hurrengo udalerria Donibane Garazi da.
EuskaraAldatu
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Garazi eskualdeko herri guztiak sailkatu zituen, Arnegi izan ezik, ekialdeko behe-nafarrera euskalkian, Amiküze eta Oztibarre eskualdetan hitz egiten zena.[23]
Koldo Zuazok, 2010ean, Donazaharrek nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[24]
JaiakAldatu
Donazaharreko jaiak abuztuaren lehen igandean ospatzen dira
Ondasun nabarmenakAldatu
Urrutia auzoan, Donibane eliza erromaniko eta Harrieta gazteluaren[25] aztarnak daude, biak XIII. mendekoak.
San Piarres UsakoaAldatu
Eliza XII. mendekoa da, Orreagako monasterioaren menekoa zena. Hau ere eraitsia izan zen eta portale erromanikoa besterik ez zen geratu. 1630. urtean berriztatua izan zen[26].
Apat-OspitaleAldatu
Izenak adierazten duen moduan, monasterio eta ospitalea izan zen 1286. urtean Jerusalemgo Zaldun Ospitalarioek ireki zutena, Donejakuerantz zihoazen erromesak zaintzeko. Gaur egun, San Blas kapera erromanikoa bakarrik geratzen da, errota zahar baten ondoan dagoena. Laborantza-biltegi moduan dago erabilia[27][28][29].
Ikusteko beste lekuakAldatu
- Arkeologia-aztarnategi erromatarra[30], Herri-Bazterra auzoan, I. eta III. mendeen artekoa;
- Arsoritzea baserria[31] ;
- Haritzaldea baserria[32]
- Mariotenea baserria[33]
- Sokarroa baserria[34]XVII. mendekoa;
- Irunberri gaztelua[35] XVII. eta XVIII. mendeetakoa;
- Xala jauregia[36];
- Herriko plazaren bidegurutzea[37], Frantziako monumentu historikoa
- La Madeleine gurutzea[38] ;
- Bella Esponda gotorlekua[39] 1793 eta 1813 artekoa;
- San Piarresen eliza[40][41];
- Urrutiako San Joanes Batailatzailearen eliza[42][43][44] ;
- Hilerriak XVII. mendeko hilarriak ditu[45].
- Magdalena auzoko Peko Eihera, 1249an eraikia. Eraberritua urtetan itxita egon ondoren, gaur egun irina egiten du berriz ere.
Donazahartar ospetsuakAldatu
- Louis Etxeberri (1853-1907), politikaria, euskal idazlea, Eskualduna aldizkariaren sortzailea.
- Jean Baptiste Etxarren (1928-2020), euskal idazlea eta euskaltzain urgazlea.
- Peio Etxeleku (1974-), politikaria.
- Iñaki Etxegoin (1993-), pilotaria.
IrudiakAldatu
OharrakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
- ↑ Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
- ↑ (Okzitanieraz) Diccionari toponimic occitan de las Lanas e deu Baish Ador. lo Congrès.
- ↑ a b c José Yanguasek argitaratutako paperak
- ↑ a b Baionako kapitulua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ a b c Mérimée datu-basea:
- ↑ a b c d e f Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
- ↑ XVII. eta XVIII. mendeetako eskuizkribuak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Baionako eskutitzak edo Livre d'Or - XIV. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Yanguas y Miranda, José. (1840). Diccionario de Antiguedades del reino de Navarra. Iruñea.
- ↑ a b Martin Biscay, "Derecho de naturaleza que la merindad de San-Juan-del-pie-del-puerto, una de las seys de Navarra, tiene en Castilla" - 1622
- ↑ Duchesne Bilduma, 99-114 Liburukiak, Oihenarten paperak, - Frantziako Liburutegi Nazionala
- ↑ XVIII. mendeko eskuizkribua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
- ↑ Irulegiko estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ Gérard Folio. "La citadelle et la place de Saint-Jean-Pied-de-Port, de la Renaissance à l’Époque Contemporaine", "Cahier du Centre d’études d’histoire de la défense n° 25" "Histoire de la fortification", 2005 ISBN 2-11-094732-2, Online
- ↑ Philippe Veyrin "Les Basques"Arthaud, 1975, ISBN 2-7003-0038-6, 131. orr
- ↑ «Armistice 1940, France Allemagne, MJP, université de Perpignan» mjp.univ-perp.fr (Noiz kontsultatua: 2021-06-12).
- ↑ Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
- ↑ (Frantsesez) «Ipar Euskal Herriko TXIK TXAK sarea: garraio publikoaren gorakada handia hilabetean.» France Bleu 2019-10-21 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).
- ↑ «Larramendy, Beñat - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Mérimée datu-basea: Harrieta gaztelua
- ↑ Mérimée datu-basea: San Piarres Usakoa
- ↑ Mérimée datu-basea: San Blas
- ↑ Mérimée datu-basea: Magdeleine eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: San Blas eliza Apat-Ospitalean
- ↑ Mérimée datu-basea: erromatar aztarnategia
- ↑ Mérimée datu-basea: Arsoritzea baserria
- ↑ Mérimée datu-basea: Haritzaldea baserria
- ↑ Mérimée datu-basea: Mariotenea baserria
- ↑ Mérimée datu-basea: Sokarroa baserria
- ↑ Mérimée datu-basea: Irunberri gaztelua
- ↑ Mérimée datu-basea: Xala
- ↑ Mérimée datu-basea: Bidegurutzea
- ↑ Mérimée datu-basea: Madeleine gurutzea
- ↑ MMérimée datu-basea: Bella Esponda gotorlekua
- ↑ Mérimée datu-basea: San Piarres eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: San Piarres eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: San Joanes Batailatzailearen eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: San Joanes Batailatzailearen eliza
- ↑ Mérimée datu-basea: San Joanes Batailatzailearen eliza
- ↑ Palissy datu-basea: Hilarriak