Arradoi
Nafarroa Behereko mendia
Arradoi Izpuran (Nafarroa Beherea) kokaturiko mendia da. Gaztainondo eta haritzez osaturiko basoak ditu, eta bere magalean, Irulegiko ardoa ekoizteko erabiltzen diren mahastiak daude.
Arradoi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 660 m |
Mota | gailur |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°11′14″N 1°14′05″W / 43.187117°N 1.234668°W |
Mendikatea | Arradoiko mendilerroa |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Barruti | Baionako barrutia |
Kantonamendu | Donibane Garaziko kantonamendua |
Frantziako udalerri | Izpura |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Izpura |
Mendikat | Mendikat |
Bere lepoan, Garaziko hainbat mendi eta kokaleku identifikatzeko baliagarria den mahaia du, piknikgune batekin batera. Donibane Garazi ondoan kokaturik egonik, Garazi eskualdeko begiratoki onenetarikoa da mendi hau.
Abiapuntuak
aldatuIzpuratik (1h 30m) hasten da mendira igotzeko ibilbiderik ohikoena, Mendiondoa baserriaren ondotik.
Jakingarriak
aldatuPiarres Narbaitz idazle azkaratearrak Pierre Arradoy goitizena erabili zuen.