Landibarre
Landibarre Nafarroa Behereko erdialdeko udalerri bat da, Oztibarre eskualdekoa.
Landibarre | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
Landibarreko Behaune auzoko eliza. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | Lantabat | ||
Auzapeza | Patrick Etchegaray (2020-) | ||
Posta kodea | 64640 | ||
INSEE kodea | 64313 | ||
Herritarra | landibartar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°15′00″N 1°07′28″W / 43.25°N 1.1244°W | ||
Azalera | 28,86 km2 | ||
Garaiera | 91 – 577 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 279 (2018: −2) | ||
Dentsitatea | 10,33 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 21,52 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 62,36 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 74,01 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 7,32 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 0 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 71,48 (2010) | ||
Erabilera | % 42,52 (2011) |
Geografia
aldatuUdalerri mugakideak
aldatu- Bithiriña eta Mehaine iparraldean
- Armendaritze eta Iholdi ipar-mendebaldean
- Ostankoa eta Izura-Azme ekialdean
- Suhuskune mendebaldean
- Ainhize-Monjolose hego-mendebaldean
- Larzabale-Arroze-Zibitze hegoaldean
Etxeak eta Auzoak
aldatuLau auzo nagusi ditu, parrokia historikoak direnak:
Historia
aldatuLandibarreko baroierria Nafarroako Erresumaren menekoa izan zen[3]. XII. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Landibarreko herria. Jaun baten peko lurra izan zen Erdi Aroan. Behaune, bertako auzo garrantzitsuena, Lüküzeko etxearen jabetza izan zen, 1227an Lehuntzeko monasterioak hartu zituen arte. Behaunen sortu zen “Jean le Basque” deituriko nafar kapitain ospetsua eta Henrike III.a Nafarroako eta IV.a Frantziako erregearen lagun mina.
Ekonomia
aldatuUdalerriaren ekonomia laborantzan dago oinarriturik.
Demografia
aldatu
|
Kultura
aldatuEuskara
aldatuLandibarreko euskara[4] Garaziko euskara[6] da, euskalki nafar-lapurtarraren[7] barnean dagoen sortaldeko[8] hizkera.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Gotorleku protohistoriko bat dago Gazteluzaharren.
- Elizeiria etxea XIV. mendekoa da
- Donozteia etxe gotortua ere XIV. mendekoa da
- Elizeiriko borda eta Iturburua baserriak XVII. mendekoak dira
- San Zipriano kapera XII. mendekoa da, eta prozesio-gurutze eder bat du
- San Petri kapera ere XII. mendean du jatorria.
- Doneztebe kapera ere XII. mendekoa da, nahiz eta XV, XVI eta XVIII. mendeetan birmoldaketak izan dituen
- Donamarti eliza XVIII. eta XIX. mendeetakoa da
Landibartar ospetsuak
aldatu- Manex Pagola (1941 - 2018), idazle, abeslari eta politikaria.
- Pierre Zabalo (1953 -), idazle eta ikertzailea.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/09/11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskal Irratiak.
- ↑ Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
- ↑ a b «Landibarre - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ a b «Garazikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ «Nafar-lapurtarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
- ↑ «Sortaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).
Kanpo estekak
aldatu- Landibarre Eke.org
- Landibarre Ahotsak.com
- https://landibarre.blogspot.com/testuak, argazkiak, Isabel Thevenonen tesia, lehengo dokumentuak.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |