Zubieta (Gipuzkoa)

Donostia eta Usurbilek partekatutako auzoa, Donostialdean, Gipuzkoa
Zubieta (auzoa)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Donostiako eta Usurbilgo auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zubieta».

Zubieta Gipuzkoako Donostia eta Usurbil udalerriek partekatzen duten auzoa da, Gipuzkoaren ipar-ekialdean kokatua.

Zubieta
 Euskal Herria
Zubieta auzoko etxeak.
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Geografia
Koordenatuak43°18′N 2°00′W / 43.3°N 2°W / 43.3; -2
Garaiera24 m

Irisasi mendiaren adar bat ekialderantz luzatzen da, Zubietan sartuz: Zubietamendi deritzo adar horri, eta gainik altuenak Txaldatxur du izena.

Geografia

aldatu

Gaur egun biztanleriaren artean herri giroa nabaria bada ere, ez dirudi gauzak horrela izan direnik beti. Elizak bi ate ditu, bata donostiarrentzat eta bestea usurbildarrentzat (eliza Usurbilgo San Salbatore parrokiaren menpekoa da).

Baserri ikusgarriak ditu, herri arkitekturaren adierazgarri: Berridi, Alamandegi, Aliri, Aizpurua baserria, Zuasti.... 1849an probintziako errotarik onenetakoa bezala aipatzen da Aizpuruako errota (egungo egur-zerra). Errebote plaza zoragarria du, Billabonakoarekin eta Oiartzungoarekin, Gipuzkoako bakarrak. Errebotea pilota joko berezia da eta uda aldian ikus daiteke.

Hego Euskal Herriko hipodromo bakarra bertan kokatua dago: Donostiako hipodromoa, 1916an egin ziren lehen lasterketak.

Historia

aldatu

Antzina-antzinatik gizakiarentzat bizileku egokia izan da Zubieta; horren erakusgarri ditugu Zubietamendin dirauten arrasto megalitiko ugariak.

Antzina auzotarren komunitateak (lehen dokumentua 1495ekoa) izan zuen nagusitasuna. Bere eginbeharra zen bideak, mendietako ondasunak, erriberako lurrak eta maiztergoan utzitako etxeak zaintzea; legez komunitatea deuseztatzera behartua izan zen arte. Orduan biztanle batzuk Donostia eta beste batzuk Usurbilgo herritar egitea erabaki zuten. Zubietarrek lehendabizikoz 1499an parte hartu zuten Usurbilgo batzarretan.

1813. urtean Donostiako jauntxoak Zubietako Aizpurua baserrian elkartu ziren; eta bertan batzarra eginez erabaki zuten armada ingeles eta portugaldarrak suntsitu eta erretako Donostia berreraikitzea. Badu etxe honek bileraren oroigarria bere pareta batean.

Berezko udalerria ere izan zuen zenbait urtez baina 1857ko erroldarako desagertu zen.

Demografia

aldatu
Zubietako biztanleria

Kultura

aldatu
Zubietako Miren eta Joxepa Iparragirre[1] (Ahotsak[2] proiekturako)

Euskara

aldatu

Zubietan Beterriko hizkeran egiten da, erdialdeko euskalkiaren aldaera.

Antolaketa

aldatu
 
Zubieta herrigunea, berdez Donostiaren udalerriko eremuak, gainerakoak Usurbilgoak dira.

Nahiz eta ahalmen urrikoa izan, alkatetza pedaneoa gorde du ia gaurdaino. 1970 urte bitartean "Alcaldía pedanea" izeneko batzordearen jarduera ona izan zen. Zubietak autonomia maila zuen, eta Usurbil eta Donostiako udalek beren ordezkariak zituzten batzorde horretan. Baina, 1975ean Franco hiltzearekin batera "Alcaldía pedanea"ren figura ere desagertu zen; Zubietari hainbat urtean autonomia eman zion batzordea ezerezean gelditu zen.

Hurrengo urteetan, ordea, Zubietak betidanik ezagutu izan duen erakunde horren pareko batzorderik ez zuen sortu. Zubietak azken 90 urteetan izandako autonomia bertan behera geratu zen.

1992an herri-batzarra sortzeko lehen pausoak eman ziren. Donostia eta Usurbilgo udalek zeresan handia izan zuten herri-batzarra izeneko organo hau sortzerakoan. 1987az geroztik, bi udalak harremanetan izan dira, eta hasiera batean desadostasunak nabarmenak izan ziren. 1992tik ia gaur arteko negoziaketek fruituak eman dituzte.

Donostiako udalak plan orokorra egiterakoan oztopoak ikusten zituen Zubietan. Lur batzuk bere udalerrikoak ziren, baina beste batzuk Usurbilgoak. Gainera, lur hauek ez zeuden denak batera, batzuetan Usurbil eta Donostiako lurrak tartekatu egiten ziren.

Hau horrela izanik eta Zubietak dituen etxebizitza premiei aurre egiteko eta, horrela, urbanizazio plan bat garatzeko, aurrebaldintza batzuk ezarri ziren: lur mugaketa egitea, hau da, lurrak banatzea; ordenazio urbanistikoa egitea eta, azkenik, Zubietak historikoki izan dituen administraziorako erakundea berreskuratzea, hau da, herri-batzarra osatzea.

Egun zubietarrek Zubietako Herri Batzarra dute, lur mugaketa ere egina dago eta urbanizazio plana ere onartuta dago. Urte amaieran obrak hastekoak dira. 96 etxebizitza dira egitekoak, beste hainbat ekipamendurekin batera. Zubietarrek herri bezala aurrera egiteko beharrezkoa zuten plana martxan berehala jartzekoa da, bertako herritarrek euren herrian bizi ahal izateko, kanpora joan ez daitezen eta herri-proiektua gauzatzen hasteko.

Leku interesgarriak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Eskola, erdaraz - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  2. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia