Zerain Gipuzkoako hegoaldean eta Goierri eskualdean dagoen udalerri euskalduna da. Herriak 258 biztanle zituen 2016. urtean.

Zerain
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Zeraingo eliza.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaZerain
AlkateaAmaia Junquera Landeta
Posta kodea20214
INE kodea20026
Herritarrazeraindar
Ezizenaxaguk
Kokapena
Koordenatuak43°00′45″N 2°16′24″W / 43.0125°N 2.2734°W / 43.0125; -2.2734
Map
Azalera10,37 km²
Garaiera329 m
Distantzia50 km Donostiara
Demografia
Biztanleria280 (2023)
4 (2022)
alt_left 135 (%48,2) (%44,3) 124 alt_right
Dentsitatea0,27 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 4,37
Zahartze tasa[1]% 16,4
Ugalkortasun tasa[1]‰ 60
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 65,71 (2011)
Genero desoreka[1]% -1,96 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 4,74 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 88,48 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 89.22 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615 (juliotar egutegia)
Webguneahttps://www.zerain.eus/

Zerain nekazaritzari lotuta bizi izan den herria da. Naturan dauden lehengaiak, mea, egurra, ikatza etab. ere ustiatu izan dira bertan. Gaur egun, biztanleriari eusteko buru-belarri lanean ari da herri osoa. Biziraupeneko ekimen hau gaurkotutako auzolanean oinarritzen da. Azken urte hauetan, kontzientzia soziala indartzeko, bizi kalitatea hobetzeko eta etorkizun ekonomikoa bermatzeko lan handia egin dute herritarrek.

Etorkizuneko proiektua Zerain Paisaia Kulturala da. Bertan natur eta giza paisaia lantzen dira, kalitatezko baserriko produktuak sustatuz eta ondare zabala (meategia, kartzela, museoa, etab.) berreskuratuz eta ikusgai jarriz.

Kokapena

aldatu

Zerain Euskal Herriaren bihotzean dago; Gipuzkoaren hegoaldean, Arabako eta Nafarroako mugetatik oso gertu. Aizkorri mendiaren itzalpean, Segura, Mutiloa, Zegama eta Legazpi ditu mugatzat eta hiriburuetatik gertu dago: Donostia (50 km), Gasteiz (70 km), Bilbao (85 km) eta Iruñea (75 km).

Aizkorri-Aratz natura parkearen barnean dagoen udalerria ere bada, Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati, Legazpi eta Zegamarekin batera.

Azpiegiturak

aldatu
 
Zeraingo paisaia Aizpea meategitik.

Demografia

aldatu

2019an 266 biztanle zituen. Horietatik %26,32k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %4,51 ziren.[7]

Zeraingo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Ekonomia

aldatu

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea, BEGaren %9,9. Bigarren sektorea %49,8. Hirugarren sektorea %39,7. Eraikuntza %0,6.[7]

Politika

aldatu

2019ko udal hauteskundeak

aldatu

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 105 boto. Zeraingo herri kandidaturak: 89 boto.[8] Amaia Junquera (EH Bildu) izendatu zuten alkate.[9][10][11]

Alkateak

aldatu

Hauek izan dira Zeraingo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[12]
Antonio Garcia Aguirre[12] 1979 1983 Independenteak
1983 1987 Independenteak
1987 1991 Independenteak
1991 1995 Independenteak
1995 1999 Zerain Herri Kandidatura
1999 2003 Zerain Herri Kandidatura
2003 2007 Zerain Herri Kandidatura
Jose Manuel Oria 2007 2011 Zerain Herri Kandidatura
2011 2013 a Zerain Herri Kandidatura
2013 2014 b Independenteak
2014 2015 Independenteak
Miren Arantzazu Ruiz de Larrinaga Olaizola[12] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Amaia Junquera Landeta[9][10][11] 2019 Jardunean Euskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Ospakizunak eta jaiak

aldatu
  • San Blas eguna.
  • Santa Ageda bezpera.
  • San Juan bezpera.
  • Bolatea.
  • Andra Mari eta San Roke egunak.
  • Kultur astea.
  • Azoka ekologikoa.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Brinkola-Zegamako Estazio Megalitikoa
  • 1711ko kartzela: Euskal Herriko XVIII. mendeko kartzela bakarra. Kartzelaren berezitasun nagusia, lau paretak haritz-oholez estaliak dituela. Gaur egun, kartzela Ostatu tabernaren barruan dago.[13]
  • Aizpeko burdin meategia: Burdinaren Mendia izenez ezagutzen den Aizpeako meategiak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Monumentu Multzo izendapena du eta Aizkorri Aratza Parke naturalaren barruan dago. Burdinaren Mendiak meagintzaren aztarna interesgarri ugari gordetzen ditu: lurrazpiko galeriak, lokomotoraren errailak... Historia hori guztia eta burdingintzaren prozesua ezin hobeki azaltzen dute Aizpittako Adieraztegiko aretoek, ikus-entzunezko eta erakusgela modernoen bitartez.[14]
  • Andre Mariaren Jasokundearen eliza: Herriguneko eraikin nagusia da Andra Mari Eliza, XV. mendearen lehen zatian eraikia. Zer ikusi asko eskaintzen du, baina aipatzekoa da harribitxiz apaindutako kobrezko gurutze erromaniko ederra: XII. mendekoa da, Gipuzkoako bakarra, Zegamako elizan dagoenaz gain.[15]
  • Diaporama: 1996. urtean museoaren osagarri moduan sortua, gaur egun nortasun propioa izatera heldu da. Musikaz lagunduriko diapositiba-emanaldi honetan, zeraindarrek beren iragan, orain eta etorkizunean zer izan nahi duten erakusten dute. 14 minutuko emanaldi honetan, herriari egindako 500 diapositiba ikusten dira euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez nahiz katalanez.
  • Francisco de Goyaren estatua: Francisco Goya margolari famatuaren omenez, arbasoak zeraindarrak baitzituen.
  • Herri museoa: Museo txiki honek Goierriko herri honen bizimodu eta ohituren bilakaera azaltzea du helburu. Zenbait ataletan herriaren prozesu historikoa adierazten duten tresna, altzari, lanabes, dokumentu, etab. biltzen dira, garai bateko nekazaritza eta artzaintzatik hasi eta, meagintza garaitik igarota, gaur egunera arte.[16]
  • Jauregia etxea: Zeraingo Jauntxoen bizileku izan zena. Jauregiaren zatirik deigarriena dorretxearen parte izan ziren hiru horma dira, harri landuz eginak. Gotiko erako arku ederra ere badago, arku honen gainean herriko armarririk zaharrena dago, eta alboan, zer adierazten duen inork ez dakien irudi bat: "Eguzki goibela, ilargi laurdenaz besarkatua eta zortzi puntako lau izarrez inguratua".[17]
  • Larraondoko zerrategia: 1890. urtearen inguruan eraiki zen. Zeraingo mendietan jaiotzen den Lasurtegi errekatxoko urez baliatzen da eta gaur egun ere eraiki zeneko ezaugarri eta berezitasunak gordetzen ditu.[18]
  • Liztormendi bolatokia: Euskal Herrian tradizio handia duen jokoa da bola-jokoa eta Zerainen ere oso zabalduta dago. Garai batean, bederatzi bolatoki zeuden herrian sakabanatuta, baina garrantzitsuena Herriko Plazakoa da.[19]
  • Benefiziaune etxea, XVIII. mendeko etxea.
  • San Blas baseliza: XVII. mendekoa.[20]
 
Panoramika sarrera
 
Jauregi jauregia

Euskara

aldatu
Zeraingo Milagros Telleria[21] eta Gregori Telleriaren[22] testigantza, eskolan izan zituzten maistra euskaldunen ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[23][24] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

2016an herritarren %93 euskalduna zen.[7]

Zeraingo euskara[22] gipuzkeraren aldaera bat da, sartaldeko hizkeren[23] artean dagoen Goierriko euskara[24], hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.

Zeraindar ospetsuak

aldatu

Partzuergoak

aldatu

Zerain Gipuzkoako Partzuergo Txikiko eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorreko kide da berauen sorreratik.

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. Zeraingo Udala | Eskola. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  4. Zeraingo Udala | Pilotalekua. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  5. Zeraingo Udala | Liburutegia. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  6. Zeraingo Udala | Maixune Gaztetxokoa. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  7. a b c «Web Eustat. Zerainko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  8. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  9. a b «Hamabi alkate berrik kargua hartu dute Goierrin» Goierriko Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  10. a b «Makilak aldatu dira eskuz» Goierriko Hitza 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  11. a b ««Orain zeraindarren babes handiagoarekin ari gara lanean»» Goierriko Hitza 2019-11-29 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  12. a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-05-06).
  13. Zeraingo Udala | 1711ko Kartzela. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  14. Zeraingo Udala | Burdinaren mendia. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  15. Zeraingo Udala | Andra Mari Eliza. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  16. Zeraingo Udala | Museo etnografikoa. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  17. Zeraingo Udala | Jauregia. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  18. Zeraingo Udala | Larraondoko zerrategia. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  19. Zeraingo Udala | Bolatokia. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  20. Zeraingo Udala | San Blas ermita. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  21. «Telleria Azurmendi, Milagros - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  22. a b «Zerain - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  23. a b «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  24. a b «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-19).
  25. https://web.archive.org/web/20110326042808/http://www.euskalnet.net/laviana/gen_bascas/goya.htm De Zerain a Aragón. Ascendientes del pintor Francisco Goya Lucientes.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa