Txotxa edo txotx egitea Euskal Herrian sagardotegi edota dolareetan sagardoa kupeletik zuzen-zuzenean dastatzeko unean burutzen den usadiozko ohitura da. Hau urtero txotx denboraldia edo txotx garaian zehar burutu ohi da.

Donostialdeko sagardotegi batean txotx eginez. Gipuzkoa, Euskal Herria.
Txotx egiteko unean edalontzia heltzeko modu egokia.

Usadioa aldatu

Dolare eta sagardotegi guztietan usadio legez sagardogileak "txotx" edo "txurrut" oihura kupeletako bat irekitzen du eta bertan dauden guztiek edalontzia eskuan dutelarik ilaran jarri eta euren txanda ailegatzean edalontzia bete ohi dute (ikus alboko irudian edalontzia heltzeko modu egokia), modu honetara sagardoaren "txinparta", kolorea, usaina eta zaporea ikus eta dastatu dezakete.

Garaia aldatu

Dolare edo sagardotegietan sagardo garaia urtarrilean hasi eta maiatza erdialdera amaitzen da, urte sasoi honetan edari hau sagardogilearen eskutik eta kupeletik zuzenean "txotxera" edan dezakegu.

Historia aldatu

Txotxa sagardotegietara zetozen sagardo erosleen artean (jatetxe, elkarte, txoko, sagardo saltoki edota dendetako jabeak) edaria dastatzeko probaketa pribatu gisara hasi zen, hauek sagardotegietako kupel ezberdinen artean hautatu eta euren sagardoa dastatzen uztelarik[1].

Denbora igaro hala, dastaketa pribatu hau jendearen parte hartzeari ireki eta herrikoia bilakatu zen, honela neguko eta udaberriko Euskal Herriko gertakari gastronomiko garrantzitsua bilakatu zen arte.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu