Finistère
Finistère ("Lurraren amaiera edo muturra") edo Penn-ar-Bed ("Munduko burua edo lurmuturra", bretoieraz) Bretainia mendebaldeko lurraldea da eta Frantziako 29. departamendua. Prefektura Quimperren dagoen arren Brest da hiri handiena. 6.733 km²-ko azalera dauka eta 886.500 biztanle (132 biz./km², 2007). Eskualde hau da bretainierazko hiztun gehien daukana.
Finistère / Penn-ar-Bed (29) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua |
![]() |
Eskualdea | Bretainia |
Prefetura | Quimper |
Prefeta |
Pierre Maille (PS) |
Azpiprefeturak |
Brest Châteaulin Morlaix |
Barrutiak | 4 |
Kantonamenduak | 54 |
Udalerriak | 283 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 48° 15′ N, 4° 00′ W / 48.25°N,4°WKoordenatuak: 48° 15′ N, 4° 00′ W / 48.25°N,4°W |
![]() | |
Azalera | 6 733 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 909028 |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "&" bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
GeografiaAldatu
Eskualde mugakideak Côtes-d'Armor ipar-ekialdean eta Morbihan hegoa-ekialdean dira. Iparraldean, mendebaldean eta hegoaldean, aldiz, Atlantiar ozeanoak inguratzen du.
Bretainiako Leongo herrialde osoa eta Kerneko herrialdearen mendebalala hartzen ditu, Armorikako penintsularen muturrean. Bro Leon lurralde historikoa eta Bro Kernev lurraldearen mendebaldea hartzen ditu orohar.
Orografia eta klimaAldatu
Aon edo Aulne ibaiak bitan banatzen du departamendua: Arrée mendixkak (Menez Arre) daude iparraldean (384) eta Mendi Beltzak hegoaldean (325 m).
Itsasoa oso barnera sartzen da lurrean: Bresteko urgolkoa, Douarnenezko badia, Audierneko badia.
Iparraldeko itsasertza (Leongo eskualdea) itsas ibaiez betea dago. Hegoaldeko eskualdea (Cornuaille edo Kernev) apalagoa da. Uharte ugari ditu: Batz, Ouessant, Sein, Glenan.
Ozeano aldeko klima du, euritsua eta epela.
EkonomiaAldatu
Nekazaritza (fruituak, barazkiak eta laboreak; behiak) eta arrantza dira nagusi. Itsas portu ugari dago Finistèren; Concarneau eta Douarnenez Frantziako garrantzitsuenetakoak dira. Brest da departamenduko hiri jendetsuena (portu militarra; merkataritza), eta Kenper, hiriburua, administrazio eta turismo hiria. Industriak ez da berebiziko muntarik, eta Brest aldean dago batez ere. Turismoak garrantzi handia du.
Hiri nagusiakAldatu
Hona hemen Finistère departamenduko hiri nagusien zerrenda, 2013ko erroldako datuen arabera ordenatua:
- Brest (142.722 biztanle)
- Quimper (hiriburua, 63.929 bizt.)
- Concarneau (20.604 bizt.)
- Morlaix (15.507 bizt.)
- Douarnenez (15.066 bizt.)
- Landerneau (14.902 bizt.)
- Quimperlé (11.978 bizt.)
Arrantza portuakAldatu
Hauexek dira lurralde honetako arrantza kai nagusiak:
KulturaAldatu
Bretoiera eta frantsesa hitz egiten dira.
Finistèren gorde dira batez ere bretoien hizkuntza, ohiturak eta arkitektura berezia.
Ondasun nabarmenakAldatu
Lagatjar menhir lerroa (Camaret-sur-Mer).
Ouessant uhartea.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
- (Frantsesez) Departamenduaren kontseilu orokorraren webgunea