Ireki menu nagusia

Dordoina (okzitanieraz Dordonha, frantsesez Dordogne) Frantziako 24. departamendua da, Akitania Berria eskualdean. Okzitaniako lurraldea ere bada, eta Périgord izeneko lurralde historikoaren mugekin bat egiten du ere bai.

Dordoina (24)
Frantziako departamendua
Dordoina (24)
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Prefetura Périgueux
Prefeta Bernard Cazeau
-
Azpiprefeturak Bergerac
Nontron
Sarlat-la-Canéda
Barrutiak 4
Kantonamenduak 50
Udalerriak 557
Kokapena
Koordenatuak 45° 00′ 00″ N, 0° 40′ 00″ E / 45°N,0.66666666666667°E / 45; 0.66666666666667Koordenatuak: 45° 00′ 00″ N, 0° 40′ 00″ E / 45°N,0.66666666666667°E / 45; 0.66666666666667
Dordogne-Position.svg
Azalera 9.060 km²
Demografia
Biztanleria 415417
Dentsitatea 45.851,766004415 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Prefetura edo hiriburua Périgueux da.

MugakideakAldatu

Mugakideak hauek ditu: Iparraldean Haute-Vienne, ekialdean Corrèze eta Lot, hegoaldean Lot-et-Garona, hego-mendebaldean Gironda, mendebaldean Charente-Maritime eta ipar-mendebaldean Charente.

Udalerri nagusiakAldatu

  1. Périgueux: 29.416 biztanle (2007). Pref.
  2. Bergerac: 27.601 bz. Supref.
  3. Sarlat-la-Canéda: 9.381 bz. Supref.
  4. Coulounieix-Chamiers: 8.360 bz.
  5. Boulazac: 6.708 bz.
  6. Trélissac: 6.617 bz.
  7. Terrasson-Lavilledieu: 6.214 bz.
  8. Montpon-Ménestérol: 5.667 bz.
  9. Saint-Astier: 5.329 bz.
  10. Chancelade: 4.150 bz.
  11. Ribérac: 4.123 bz.
  12. Prigonrieux: 3.895 bz.
  13. Neuvic: 3.545 bz.
  14. Nontron: 3.458 bz. Supref.

KulturaAldatu

 
Sarlat gauez

Ondasun nabarmenakAldatu

Lascauxeko leizeak departamendu honetan kokatuta daude eta mundu mailan oso ezagunak dira, izan ere Gizateriaren Ondaretzat izendatu dituzte.

Aparteko leku ikusgarriak honako hauek ditugu:

  • Périgueuxeko Saint-Fronteko katedral erromanikoa eta hiri zaharra.
  • Sarlat-la-Canédako Erdi Aroko hiria.
  • Bergerac hiri zaharra.
  • Villars udalerrian Le château de Puyguilhemeko gaztelua eta kobazuloak.
  • Brantômeko herria edo "Périgordeko Venezia".
  • "Les Jardins du Manoir d'Eyrignac" lorategia (Salignac-Eyvigues).
  • Eyzies-de-Tayac eta Moustierreko historiaurreko ondarea.
  • Montcareteko hiri erromatarra.

OkzitanieraAldatu

Okzitanierazko aldaerak diren lengadocera eta lemosinera lurraldeko hizkera tradizionalak dira.

Dordoinar ezagunakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dordoina