Vannes
Vannes (bretainieraz Gwened, galoz Vann) Frantziako Bretainia eskualdearen hego-ekialdean dagoen hiria eta Morbihan departamenduko eta Bro Gwened lurralde historikoaren hiriburua da. 2013ko erroldaren arabera 53.032 biztanle ditu. Bretainierazko hiztunek bertako dialektoa hitz egiten dute.
Vannes | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||
![]() | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||
Eskualdea | ![]() | ||||||||
Departamendua | Morbihan | ||||||||
Barruti | Vanneseko barrutia | ||||||||
Izen ofiziala | Vannes | ||||||||
Posta kodea |
56000 | ||||||||
Geografia | |||||||||
Koordenatuak | 47° 39′ 18″ N, 2° 45′ 42″ W / 47.655°N,2.7617°WKoordenatuak: 47° 39′ 18″ N, 2° 45′ 42″ W / 47.655°N,2.7617°W | ||||||||
![]() | |||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 32.3 km² | ||||||||
Altuera | 22 m | ||||||||
Mugakideak | Saint-Avé, Saint-Nolff, Theix, Séné, Arradon, Ploeren, Plescop eta Theix-Noyalo | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
53.352 (2017ko urtarrilaren 1a)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 1.651,76 bizt/km² | ||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||
Hiri senidetuak |
Cuxhaven eta Fareham (en) ![]() | ||||||||
mairie-vannes.fr |
EtimologiaAldatu
Vannes izena bertan bizi zen Veneti leinuak eman dio.
GeografiaAldatu
Morbihango golkoan kokaturik dago, Marle eta Vincin ibaiak itsasoratzen diren puntuan.
HistoriaAldatu
Armorikako hego-mendebaldean Veneti leinu zeltiarra bizi zen erromatarrak iritsi aurretik. Milaka urtetan zehar merkatal eremua izan da, batez ere itsasontziz lotzen zen gainerako herriekin. Aurkituriko txanponek Tamesisen estuarioarekin harremana zuela erakusten dute. Julio Zesarrek Venetiak garaitu eta esklabo gisa saldu zituen. Erromatarrek Darioritum herria sortu zuten. V eta VII mendeen artean britoien uholdeak galiarrak asimilatu zituen baina aintzinako Gwened izenarekin herri berria sortu zuten. V mendean bertan eratu zen Vannesko diozesia.
XIV mendeko Bretoien oinordekotza gerraren barnean 1342an lau aldiz setiatu zuten Vannes. Ingelesek Olivier de Clisson vannestarren burua harrapatu zuten eta gero askatu egin zuten. Frantsesek exekutatu egin zuten traidorea izan zitekeen susmoarengatik.
IruditegiaAldatu
Vannestar ezagunakAldatu
- Alain Resnais (1922-2014), zinemagilea.