Loira Garaia

Frantziako departamendua

Loira Garaia[1] (frantsesez eta ofizialki Haute-Loire; okzitanieraz Lèger Naut) Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeko departamendua da (43), Loira ibaiak zeharkatua, Frantziako erdi-hegoaldean.

Loira Garaia (43)
Frantziako departamendua
Loira Garaia (43)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaAuvernia-Rodano-Alpeak
PrefeturaLe Puy-en-Velay
PrefetaGérard Roche
-
AzpiprefeturakBrioude
Yssingeaux
Barrutiak3
Kantonamenduak35
Udalerriak260
Kokapena
Koordenatuak45°0′0″N 4°0′0″E
Haute-Loire-Position.svg
Azalera4.977 km²
Demografia
Biztanleria227552
Dentsitatea45.720,715290336 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Prefektura Le Puy-en-Velay hirian dago. Suprefetura hiriak Brioude eta Yssingeaux dira.

Mugakide ditu Loira, Ardèche, Lozère, Cantal eta Puy-de-Dôme departamenduak.

Allier eta Loira ibaiek igarotzen dute. Margeride goi-ordokiak mugatzen du mendebaletik eta Vivaraisekoak ekialdetik. Departamenduaren erdialdean Deves mendiak daude, sumendi jatorrikoak. Haute-Loireko eremurik garaiena Loira ibaiaren sortaldean dago (Mezenc eta Megal-eko mendialdeak).

Ekonomia jarduera nagusia nekazaritzan (barazkiak, fruitu arbolak) oinarritua bada ere, industria ere hazi da 1980az geroztik bereziki (metalurgia arina, makina-lanabesa, zapatagintza).

ErreferentziakAldatu

  1. 139. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-9-21).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu