Ireki menu nagusia

Gers (frantsesez: Gers, okzitanieraz: Gers) hego-mendebaldeko Frantziako ibaia da, Garonaren adarra, Pirinio Garaiak, Gers eta Lot-et-Garona departamenduak zeharkatzen dituena. 175,4 kmko luzera[1] eta 1.227 km² arroa ditu.

Gers (ibaia)
FR-32-Auch01.JPG
Datu orokorrak
Luzera 175,4 km
Geografia
Koordenatuak 44° 08′ 40″ N, 0° 38′ 52″ E / 44.144444444444°N,0.64777777777778°E / 44.144444444444; 0.64777777777778Koordenatuak: 44° 08′ 40″ N, 0° 38′ 52″ E / 44.144444444444°N,0.64777777777778°E / 44.144444444444; 0.64777777777778
Herrialdea Frantzia
Lurraldea Pirinio Garaiak
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 1.700 km²
Arro hidrografikoa Garonne basin Itzuli
Bokalea Garona

GeografiaAldatu

Lannemezanen du iturburua, 613 mko garaieran, eta Layrac-en, Agendik hurbil, Garonara isurtzen da. Ibaiadar nagusiak Cier (13,7 km), Gèze (11,7 km), Cédon (18,7 km) eta Sousson (33,9 km) eskuinetik, eta Arçon (18,2 km), Aulouste (20,6 km), Talouch (14 km), Ousse (10,6 km), Lauze (16,3 km) eta Auchie (15,8 km) ezkerretik, dira.

Zeharkatzen dituen hiri handienak hauek dira:

HidrometriaAldatu

Gers ibaiaren emaria 40 urtez, 1967-2006 bitartean, neurtua izan da Layrac-en[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 1.190 km² ditu, arro osoaren % 96. Urteko batez besteko emaria 7,06 m³ segundoko da. Emari handiena otsailean du (15,2 m³/s), eta txikiena irailean (1,67 m³/s).

Gers ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Layrac-en neurtuak
Datuak: 1967 eta 2006 artean

 

ErreferentziakAldatu