Cher (ibaia)
Cher (okzitanieraz: Char) Frantziako erdialdeko ibaia da, Loiraren adarra eskuinaldetik. 367,8 kmko luzera eta 13.920 km²ko arroa ditu. Mérinchalen (Creuse departamendua) sortzen da, Erdialdeko Mendigunean, 713 mko garaieran[1], eta Villandrytik hurbil (Indre eta Loira departamendua) Loira ibaira isurtzen da.
Cher | |
---|---|
Cher (fr), Char (oc) | |
![]() | |
45.921502 eta 47.343105,2.473705 eta 0.479622 parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 714 m |
Luzera | 365,14 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 45° 55′ 17″ N, 2° 28′ 25″ E / 45.921502°N,2.473705°EKoordenatuak: 45° 55′ 17″ N, 2° 28′ 25″ E / 45.921502°N,2.473705°E |
Estatu burujabea | Frantzia |
Lurraldea | Auvernia-Rodano-Alpeak, Erdialdea-Loira Harana, Akitania Berria, Allier, Cher, Creuse, Indre, Puy-de-Dôme, Indre eta Loira eta Loir eta Cher |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 13.920 km² |
Arro hidrografikoa |
Cher basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 95,9 m³/s |
Iturburua | Mérinchal |
Bokalea | Loira |
Cher ibaiaren ertzeko hiririk garrantzitsuenak Montluçon, Saint-Amand-Montrond, Vierzon, Chenonceaux eta Tours dira. Vierzonetik behera nabigagarria da, zati batean ibaiaren albotik doan Canal de Berryn barrena[1]. Chenonceau jauregia Cher ibaiaren gainean eraikia da.
HidrometriaAldatu
Cher ibaiaren emaria 1966-2013 bitartean neurtua izan da Toursen[2]. Ikertutako azalerak 13.615 km² ditu, arro osoaren %97. Urteko batez besteko emaria 95,6 m³ segundokoa da. Emari handiena otsailean du (189 m³/s) eta txikiena abuztuan (26,4 m³/s).
Cher ibaiaren batez besteko emariak (m³/s) Toursen neurtuak
Datuak: 1966 eta 2013 artean[2]

ErreferentziakAldatu
- ↑ a b Les amis du Cher canalisé Amis-du-cher.org
- ↑ a b Le Cher à Tours 1966-2013 Hydro.eaufrance.fr
Kanpo estekakAldatu
- (Frantsesez) Histoire & Patrimoine des Rivières & Canaux: Cher Projetbabel.org