Calvados
- Artikulu hau Frantziako departamentuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Calvados (argipena)».
Calvados (frantsesez kalvados ahoskatua) Frantziako departamendua da (14), Normandia zatitzetik sortutako bost departamendutako bat. Normandia eskualdean kokatua dago, Mantxaren itsasertzean. Mugakide ditu Eure ekialdean, Orne hegoaldean eta Manche mendebaldean.[1]
Calvados (14) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Normandia |
Prefetura | Caen |
Prefeta | Anne d'Ornano Eskuinekoa |
Azpiprefeturak | Bayeux Lisieux Vire |
Barrutiak | 4 |
Kantonamenduak | 49 |
Udalerriak | 705 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 49°02′N 0°15′E / 49.03°N 0.25°E |
Azalera | 5.548 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 700633 |
Dentsitatea | 126.285,68853641 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Prefektura Caen hirian dago, hiri eta portu nagusia ere badena. Suprefetura hiriak Bayeux, Lisieux eta Vire dira. Nekazaritza da bertako ekonomia jarduera nagusia (garia eta azukre kanabera, Auge lurraldean; behi azienda, esnekiak eta gaztak, Bessin eta Bocage Normand lurraldeetan). Turismo herri garrantzitsuak Deauville eta Cabourg.[2]
Historia
aldatuDepartamendua Frantziako Iraultzan sortu zuten: 1790eko martxoaren 4an, Normandiako antzinako probintziaren zati batean. Hasiera batean Orne Beherea (frantsesez: Orne-Inférieure) deitzea pentsatu zuten, baina 1790eko otsailaren 26an -eratu baino sei egun lehenago- bere egungo izena erabiltzea erabaki zen. Kondairaren arabera, bere izena Çalvador (Salvador) izeneko Itsas Armada Garaiezinaren espainiar itsasontzi batetik dator, bere kostaldean hondoratu omen zena. Edonola ere, litekeena da, hala ere, Calvados izena calva dorsa esalditik eratorria izatea, hau da, bizkar biluzitik, bere itsasertzeko bi arroka landaretu gutxiri erreferentzia eginez.[3]
Waterlooko guduan aliatuek izandako garaipenaren ondoren, 1815eko ekaina eta 1818ko azaroa bitartean, prusiar tropek departamendua okupatu zuten.
Bigarren Mundu Gerraren garaian, Calvados Normandiako guduaren (1944) eszenatoki garrantzitsua izan zen. E egunean, tropa aliatuen lehorreratzeak euren hondartzetan izan ziren. Bere artean, Omaha Beachena nabarmentzen da. Caengo borroken ondorioz, hiri gehiena suntsitu zuten.[4]
Demografia
aldatu1801 | 1831 | 1841 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 |
---|---|---|---|---|---|---|
451.836 | 494.702 | 496.198 | 491.210 | 478.397 | 480.992 | 474.909 |
1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
454.012 | 450.220 | 439.830 | 437.267 | 428.945 | 417.176 | 410.178 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 |
403.431 | 396.318 | 384.730 | 390.492 | 401.356 | 404.901 | 400.026 |
1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 |
442.991 | 480.757 | 519.695 | 560.967 | 589.559 | 618.478 | 648.385 |
Ekonomia
aldatuNekazaritzan, esne, sagardo eta brandy ekoizten ditu. Calvados izena oso famatua da izen bereko sagar patsez eginiko edari bizi ospetsuengatik.[5]
Familia-, kirol- eta natura-turismoa ere nabarmenak dira.
Galeria
aldatu-
Bayeuxko tapizaren zati bat
-
Normandiako estatubatuar hilerria
-
Beuvron-en-Augeko etxeak, Les Plus Beaux Villages de France zerrendako herrikoak
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Lepelley, René. (1990). Calvados, qui es-tu, d'où viens-tu ou le nom énigmatique d'un département Français: Critique d'une tradition, hypothèses diverses, proposition d'interprétation. C. Corlet.
- ↑ Powers, Stephen. (1992ko uztaila). «The Battle of Normandy: The Lingering Controversy» The Journal of Military History 56 (3): 455–472. doi: . ISSN 0899-3718..
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.