Loir eta Cher
Frantziako departamendua
Loir eta Cher[1] (frantsesez Loir-et-Cher) Frantziako Erdialdea-Loira Harana eskualdeko departamendua da (41), Loira eta Cher ibaiek zeharkatua. Frantziako iparraldean dago, Parisko hegoaldean. 6.343 km2 ditu eta 314.968 biztanle.
Loir eta Cher (41) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | Erdialdea-Loira Harana |
Prefetura | Blois |
Prefeta | Maurice Leroy (UDF) |
Azpiprefeturak | Romorantin-Lanthenay Vendôme |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 30 |
Udalerriak | 291 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 47°16′N 0°40′E / 47.27°N 0.67°E |
![]() | |
Azalera | 6.343 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 328953 |
Dentsitatea | 51.860,791423617 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Prefektura Blois hirian dago; suprefekturak, Romorantin-Lanthenay eta Vendôme hirietan.
Geografia
aldatuDepartamendu mugakideak
aldatuMugakide ditu Eure eta Loir, Loiret, Cher, Indre, Indre eta Loira eta Sarthe departamenduak.
Ekonomia
aldatuAbere hazkuntza eta baso ustiakuntza dira departamenduko ekialdeko (Sologne) jarduera nagusiak. Cher eta Loira ibaien arteko lur eremuak aberatsagoak dira eta barazkiak eta mahastiak aldatzen dira bertan. Hiri nagusietan baizik ez dago industria (destilategiak, zurgintza, ehungintza, mekanika eta tresneria elektrikoa).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Loir-et-Cher departamenduko prefekturaren webgunea