Foix

Frantziako udalerria

Foix (frantsesez fwa ahoskatua; okzitanieraz: Fois ˈfujs, ˈfujʃ ahoskatua; katalanez: Foix ˈfoʃ ahoskatua) Frantziako Okzitania eskualdeko Ariège departamenduan kokatua dagoen hiria da. 30.000 biztanle ditu.

Foix
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Ariège
BarrutiFoixeko barrutia
Kantonamenducanton of Foix-Ville
Izen ofizialaFoix
Posta kodea09000
Geografia
Koordenatuak42°57′55″N 1°36′25″E / 42.9653°N 1.6069°E / 42.9653; 1.6069
Map
Azalera19,32 km²
Altuera400 m, 358 m eta 933 m
MugakideakArabaux, Cos, Crampagna, Ferrières-sur-Ariège, Ganac, Montgaillard, Pradières, Saint-Jean-de-Verges, Saint-Pierre-de-Rivière eta Vernajoul
Demografia
Biztanleria9.472 (2021eko urtarrilaren 1a)
−43 (2020)
alt_left 5.017 (%53) (%47,7) 4.515 alt_right
Dentsitatea490 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakLleida, Andorra la Vella eta Ripon
mairie-foix.fr
Artikulu hau udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Foix (argipena)».

Historia

aldatu

Foixko Konderriko hiriburua izan zen. Albitarrek setiatu zuten 1210ean eta Filipe Ausarta Frantziako erregearen osteek, berriz, 1272an. Henrike III.a Nafarroakoa 1604an edo 1607an batu zuen Foixko konderria Frantziako koroara.

Foix konderriak oraingo Ariège departamenduko lur gehienak hartzen zituen. Carcasonako konde Roger II.a eta Foiseko I.ak sortu zuen (1035 / 1038 - 1064). XII - XIII. mendean, Bartzelonako erresumarekin lotua egon zen. Foixko Esklaramundak bere izeba Margarita Monkada-koagandik jarauntsi zituen Bigorreko konderria eta Bearno, Marsan eta Gabarnako bizkonderriak, Monkadako Bearnesek Bartzelonako konderrirainoko zituzten lurrak; hortaz, Castelbo-go eta Andorrako jaurerriak batu zituen.

Gaston I.a Foixkoak (1302 - 1315) konderria banatu egin zuen eta bere seme Gaston II.a Foixkoak (1315 - 1343) Fois, Bigorra, Bearno, Marsan, Gavarda, Donasa eta Andorrako feudoa jaso zituen. Gaston II.ak Castelbongo konderria sortu zuen eta bere seme Gaston III.ak (1343 - 1391) konderria erregearen esku utzi zuen. Oinordekorik gabe hiltzean bere arreba Elisabet I.a jarauntsi zion. Isabel Arginbaldo I.arekin ezkondu eta horien semea Joan I.a izango zen dinastia berriaren (Graili - Foix) lehena. Joan I.a Albreteko Joanarekin ezkondu zen eta horien seme Gaston IV.a Foixkoa 1441an ezkondu zen Nafarroa eta Aragoiko Leonor I.arekin.

Leonor I.a Nafarroakoa hil zenean (1479), bere biloba Frantzisko Febo goratu zuten errege Nafarroan. Gero, Katalina I.a Nafarroakoa Joan III.a Albretekoarekin ezkondutakoan (1486) Albret etxearen pean egon zen eta Piriniooz hegoaldeko lurra Nafarroako koroaren barruan izan zen Aragoiko Fernando II.a Inkisiziokoak Nafarroa inbaditu zuen arte (1512). Henrike III.a Nafarroakoak, IV.a Frantziakoa, Frantziako koroan lotu zuen 1607an.

Demografia

aldatu
Biztanleriaren bilakaera
(Iturria: INSEE-fr)
196219681975198219901999
815693319599928299649109

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu