Ariège (ibaia)
Ariège[1] (frantsesez: Ariège; okzitanieraz: Arièja; katalanez: Arieja), Frantziako ibaia da, Garonaren ibaiadarra dena. Udaberrian elurra urtzen denean ibaia haundi joaten da.
Ariège (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Luzera | 163,2 km |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 42°31′09″N 1°44′21″E / 42.5192°N 1.7392°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 4.135 km² |
Arro hidrografikoa | Ariège basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 76 m³/s |
Bokalea | Garona |
Ibilbidea Aldatu
Andorran sortzen da Piriniotan. 2.150 metrotako altueran dagoen Fontnegra aintziran du jatorria. Berehala iparralderantz jotzen du eta kilometro gutxi egin ondoren Frantzian sartzen da. Ibaiaren izena daraman departamenduan sartzen da eta zuzen jarraitzen du iparralderantz. Ax-les-Thermes, Foix eta Pamiers zeharkatzen ditu eta Tolosa Okzitaniakoa iritsi aurretik bat egiten du Garona ibaiarekin. Guztira 163'2 kilometrotako luzera du.
Zeharkatutako udalerriak Aldatu
- Ariège (ibaiaren izena daramana): Ax-les-Thermes, Les Cabannes, Tarascon-sur-Ariège, Montgaillard, Foix, Varilhes, Pamiers, Saverdun.
- Garona Garaia: Cintegabelle, Auterive.