Itsas Sena
Itsas Sena (frantsesez Seine-Maritime; antzina Seine-Inférieure) Frantziako ipar-mendebaleko departamendu bat da (76), Normandia zatitzetik sortutako bost departamendutako bat. Normandia eskualdean dago, Sena ibaia itsasoratzen den tokian.
Itsas Sena (76) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | Normandia |
Prefetura | Rouen |
Prefeta | Didier Marie (PS) |
Azpiprefeturak | Dieppe Le Havre |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 69 |
Udalerriak | 745 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 49°40′N 0°50′E / 49.67°N 0.83°E49°40′N 0°50′E / 49.67°N 0.83°E |
![]() | |
Azalera | 6.278 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1255633 |
Dentsitatea | 200.005,2564511 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Mugakide ditu Somme, Oise eta Eure departamenduak.
Prefektura Rouen hirian dago; Suprefeturak Dieppen eta Le Havren daude.
GeografiaAldatu
Sena ibaiaren, itsasoaren eta Brayko eskualdearen artean hedatzen da.
Cauxeko goi-ordokia hartzen du (200 m inguru), eta kostaldeak pikatuak eta malkortsuak dira.
EkonomiaAldatu
Nekazaritza (garia, garagarra, lihoa, bazkarako landareak, behi eta zerri azienda), arrantza eta industria (petrolio findegiak, ontziolak, tresneria elektriko eta mekanikoak, ehungintza, kimika industria, papergintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
- (Frantsesez) Itsas Senako kontseilu nagusiaren webgunea