Loiret
Loiret Frantziako erdi-iparraldeko departamendua da (Frantziako 45. departamendua). Parisko hegoaldean dago, Erdialdea-Loira Harana eskualdean, eta 12 km besterik ez duen Loiret ibaiak zeharkatzen du. 6.775 km2 ditu, eta 618.126 biztanle zituen 1999an. Prefektura Orléans hirian dago.
Loiret (45) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua |
![]() |
Eskualdea | Erdialdea-Loira Harana |
Prefetura | Orléans |
Prefeta |
Éric Doligé (UMP) |
Azpiprefeturak |
Montargis Pithiviers |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 41 |
Udalerriak | 334 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 47° 55′ N, 2° 10′ E / 47.92°N,2.17°EKoordenatuak: 47° 55′ N, 2° 10′ E / 47.92°N,2.17°E |
![]() | |
Azalera | 6.775 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 678105 |
Dentsitatea | 100.089,29889299 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Mugakide ditu Essonne, Sena eta Marne, Yonne, Nièvre, Cher, Loir eta Cher eta Eure eta Loir departamenduak.
Frantziako gari sail oparoenetakoa den Beauce lurraldeak hartzen du Loiret departamenduko ipar-mendebala. Ipar-ekialdea ere nekazaritzari (garia, garagarra, abere hazkuntza) emana dago. Departamenduko hegoaldean basoak dira nagusi eta eremu horretan ere nekazaritza, abere hazkuntza eta baso ustiakuntza dira jarduera nagusiak. Industria (mekanika eta tresneria elektrikoa, kautxua, kimika industria eta zurgintza) Orléanseko hiriburuan dago.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.