Loira Atlantikoa
Loira Atlantikoa[1] (frantsesez eta ofizialki Loire-Atlantique; bretainieraz Liger-Atlantel) Frantziako departamendua da (44), Loirerria eskualdean kokatua, Ozeano Atlantikoaren itsasertzean. Hiriburua Nantes da.
Loira Atlantikoa (44) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Eskualdea | Loirerria |
Prefetura | Nantes |
Prefeta | Patrick Mareschal |
Azpiprefeturak | Ancenis Châteaubriant Saint-Nazaire |
Barrutiak | 4 |
Kantonamenduak | 59 |
Udalerriak | 221 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 47°20′00″N 1°40′00″W / 47.3333°N 1.6667°W |
![]() | |
Azalera | 6.815 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1445171 |
Dentsitatea | 212.057,37344094 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Historia Aldatu
Antzinako Bretainia zatitzean sortu zen bost departamenduetako bat da. Bretainiako nazionalistek, horrela, departamendu hau Bretainia historikoko 9 herrialdeetako bat kontsideratzen dute, Bro Naoned izenaz.
Geografia Aldatu
Mugakideak dira Morbihan ipar-mendebaldean, Ille eta Vilaine iparraldean, Maine eta Loira ekialdean eta Vendée hegoaldean. Loira ibaiaren bokalearen ertz biak hartzen ditu.
Hiri nagusiak Aldatu
Hona hemen Loira Atlantikoa departamenduko hiri nagusien zerrenda, 2013ko erroldako datuen arabera ordenatua:
- Nantes (hiriburua, 292.718 biztanle)
- Saint-Nazaire (68.513 bizt.)
- Guérande (15.858 bizt.)
- La Baule-Escoublac (15.456 bizt.)
- Pornic (14.288 bizt.)
- Châteaubriant (11.866 bizt.)
Kirolak Aldatu
Departamenduko kirol talde arrakastatsuena FC Nantes futbol taldea da. Frantziako 8 Liga eta 3 Kopa eskuratu ditu eta Europako Kopako finalerdietara iritsi zen 1996an.
Ondasun nabarmenak Aldatu
-
Nantesko uhartea, Loira ibaiaren erdian.
-
Guérandeko gatzagak.